Nikolai Gogol: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
+heriotza data
No edit summary
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
[[Fitxategi:Gogol Portrait.jpg|thumb|Nikolai Vassilievitx Gogolen erretratua.]]
'''Nikolai Vassilievitx Gogol''' ({{lang-ru|Никола́й Васи́льевич Го́голь}}, {{IPA|nʲɪkɐˈlaj vɐˈsʲilʲjɪvʲɪtɕ ˈgogəlʲ}} ahoskatua; [[Sorotchinsky]], [[Ukraina]], [[1809]] - [[Mosku]], [[1852]]ko [[martxoaren 4]]a<sup>[[Gregoriotar egutegia|greg.]]</sup>/otsailaren 21a<sup>[[juliotar egutegi|jul.]]</sup>) errusiar idazlea izan zen. Oharmen eta begi zorrotz baten jabe, Gogoli zor zaio, [[erromantizismo]]a puri-purian zegoen garaian, errusiar literaturan halako ospea izango zuen tradizio errealistaren oinarriak finkatu izana.
 
'''Nikolai Vassilievitx Gogol''' ([[Sorotchinsky]], [[Ukraina]], [[1809]] - [[Mosku]], [[1852]]ko [[martxoaren 4]]a<sup>[[Gregoriotar egutegia|greg.]]</sup>/otsailaren 21a<sup>[[juliotar egutegi|jul.]]</sup>) errusiar idazlea izan zen. Oharmen eta begi zorrotz baten jabe, Gogoli zor zaio, [[erromantizismo]]a puri-purian zegoen garaian, errusiar literaturan halako ospea izango zuen tradizio errealistaren oinarriak finkatu izana.
 
== Biografia ==
16 ⟶ 15 lerroa:
 
Handik hiru urtera, San Petersburgoko Unibertsitatean, Erdi Aroko Historiako irakasle laguntzaile izendatu zuten, baina ez zuen bere burua kargu horretarako prestatua ikusten eta, urtebete egin ondoren, utzi egin zuen lanpostua. Lehen lanak izandako arrakastarekin adoreturik, beste bi obra argitaratu zituen [[1935]]ean: ''Mirgorod'' eta ''Arabeski'' (''Arabeskoak''). Lehenengoa (''Mirgorod''), Ukrainako girokoa da, baina, aurrekoan ez bezala, gaitzaren indarren aurrean sentitzen zuen antsia eta etsipena igartzen zaizkio honetan. Bilduma hartan agertu zen ''Taras-Bulba'' izeneko ipuin famatua. Bere ipuinik ezagunenak, San Petersburgon girotuak, ordea, ''Arabeskoak'' izeneko bilduman azaldu ziren: ''Erretratua'', ''Ero baten egunerokoa'', ''Nevako ibilbidea,'' eta batez ere ''Sudurra'' eta ''Longaina'' (azken biak Xabier Mendigurenek euskaratuak). Giro errealista darabil horietan Gogolek, [[hiri]]ko arazoak, burokrazia eta maila xeheko pertsonaiak azaltzeko.
 
[[Fitxategi:Портрет Гоголя.jpg|thumb|Nikolai Gogol 1840an.]]
 
Kontakizun batzuetan antzematen den gizarte-salaketa oso ongi hartua izan zen garai hartako Errusiako zirkulu liberaletan, [[Bielinski]] kritikaria tartean zela, baina Gogolek berak -izaera oinazetua eta zalantzatsua zuen- ez zuen inola ere identifikatu nahi izan bere obra subertsio politikoarekin. Kontraesan handi baten mende eman zuen Gogolek ia bizitza osoa. Alde batetik, barren-barrenetik jaiotzen zitzaion jeinu literarioak inguruan zituen politikarien, funtzionarioen eta elizgizonen ustelkeria eta gainbehera morala satirizatzera bultzatzen zuen, baina, bestetik, erlijioan eta politika kontserbadorean oinarritutako heziketa erromantikoak ez zion uzten tsarraren erregimenaren aurka altxatzen. [[1836]]an, ''Revizor'' (''Ikuskari nagusia'') antzezlana argitaratu zuen. Komedia bikain horretan, satira errealista bat egin zuen burokraziaren ustelkeria gaitzat hartuta, eta [[tsar]]raren aldeko agintariei gustatu ez bazitzaien ere, ezin izan zuten eragotzi jendaurrean antzeztea eta arrakasta handia izatea. Nolanahi ere, zentsurarekin arazoak izan zituen eta egileak atzerriratu egin behar izan zuen denboraldi batez. Lehenik [[Alemania]]ra joan zen, gero [[Suitza]]ra eta [[Frantzia]]ra, eta, azkenik, [[Erroma]]n igaro zuen [[1939]]ko udaberria.
23 ⟶ 20 lerroa:
Garaitsu hartan idatzi zituen ''Shiniel'' (1842, ''Jokalariak'') izenburuko kontakizun aparta eta ''Zhenitba'' (1842, ''Senar-emazteak'') komedia alaia. Erroman bizitzen zegoela amaitu zuen idazten bere maisulana izango zena: ''Miortvie dushi'' (1842, ''Arima hilak''). Eleberri horretan, garai hartako Errusiako nekazarien bizitza negargarriari buruzko ikuspegi goibela ematen da, ironia garratzaren azpian idazlearen pentsaera ezkorra islatzen dela. ''Arima hilak'' eleberriaren lehen partea amaitu zuenean, [[Mosku]]ra itzuli zen, 184leko irailean. Zentsurak atzera bota zion idazlana eta aldaketa batzuk egin behar izan zizkion, 1842an argitaratuko bazen. Gogol Erromara itzuli zen, eta han jakin zuen zer-nolako kritikak eta erreakzioak piztu ziren Errusian, eleberriaren lirismoa eta errealismoa zirela-eta. Erreakzio horiek biziki hunkitu zuten idazlea, ez baitzen haren asmoa izan tsarraren erregimena kritikatzea. Arrazoi horregatik eleberriaren bigarren parte argitsu bat idatzi nahi izan zuen, eta, aurkariei ahoa ixteko, ''Vybrannye mesta izperepiski s druzyami'' (1847, ''Lagunekiko gutunetatik hautatutako pasarteak'') idatzi zuen, joputasun-sistema, [[Eliza ortodoxoa|Eliza Ortodoxoa]], heriotza-zigorra, burokrazia eta abar defendatuz. Argitalpen hori zela medio, ordura arte lagun izan zituen asko haserretu zitzaizkion, eta idazleak, azkenean, erre egin zuen ''Arima hilak'' lanaren bigarren partea.
 
[[Jerusalem]]a erromesaldia egin ondoren, Moskura itzuli zen [[1848]]an, eta han [[Starets|pope fanatiko]] baten eraginpean erori zen. Garai horretatik aurrera guztiz bizimodu desorekatua eraman zuen: egundoko asaldura mistikoen ondoren, etsialdi ikaragarriak izaten zituen, eta aszeta-bizitzari eman zitzaion. Hala ere, lortu zuen ''Arima hilak'' lanaren bigarren partea berriro idaztea, baina hura ere erre egin zuen [[1852]]ko otsailean. Egiten zituen barau luzeen eraginez gaixoturik eta burua erdi galdurik zuela, urte hartako martxoaren 4an hil zen, Moskun. Zenbait urteren buruan, [[Fedor Dostoievski|Fiodor Dostoievski]] eleberrigile handiak aitortu zuen errusiar idazle errealista guztiak Gogolen ''Longaina''ren pean hazi zirela.
 
== Kanpo loturak ==
32 ⟶ 29 lerroa:
{{ lur | data=2011/12/26}}
 
{{DEFAULTSORT:bizialdia|1809ko|1852ko|Gogol, Nikolai}}
[[Kategoria:Errusiako idazleak]]
[[Kategoria:1809ko jaiotzak]]
[[Kategoria:1852ko heriotzak]]
[[Kategoria:Ukrainako idazleak]]
[[Kategoria:Ukrainako eleberrigileak]]
[[Kategoria:Ukrainako ipuingileak]]
[[Kategoria:Errusiako ipuingileak]]
[[Kategoria:Errusiako eleberrigileak]]
[[Kategoria:Errusiako idazleakmonarkikoak]]