Megalito: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 88.16.213.50 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Ah3kal wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
7. lerroa:
* [[zutarri (argipena)|zutarriak]] edo ''menhirrak''
 
Megalitoen helburuei buruzko eztabaida dago: [[trikuharri]]en kasuan, garbi dago hileta-monumentuak zirela eta hildakoak lurperatzeko baliatzen zirela, beste kasu batzuetan, ordea, ez dago batere garbi zein zen megalitoen funtzioa, [[zutarri (argipena)|zutarri]] eta [[harrespil]]en kasuan esaterako, eta funtzio astronomikoak, erlijiosoak edo geografikoak adierazi badira hipotesi moduan. Halaber, eztabaida dago megalitismoaren hedadura eremu geografiko batetik abiatu zen ([[difusionismo]]a aldezten duten tesien arabera) edo beste arrazoi batzuen bitartez azal daitekeen. Hain zuzen ere, askotan megalitismoa [[Mendebaldeko Europa]]ko eta [[Mediterraneoa|Mediterraneoko]] kulturekin lotu izan bada ere, megalitismoa mundu osoan zabaldurik izan den jarduera izan da, batzuetan oso urruti dauden eremuetan. [[Koreako penintsula]]n, esate baterako, mundu osoko trikuharrien %40ak daudela zenbatetsi da.
 
== Megalitoak Europan ==
 
Europan milaka megalito dago: harri handiak, landugabeak gehienetan, helburu erlijioso edo kezka espiritual baten eraginez jarriak. Kristo aurreko bosgarren eta bigarren milurtekoen bitartean eraiki eta erabili ziren, Neolito Aroan eta Brontze Aroaren hasieran alegia. Gaur egun badakigu, [[karbono-14 bidezko datazioa|karbono 14ari]] esker, megalitoen garaiak hiruzpalau mila urte hartu zituela eta lehenengo monumentuak uste baino askoz zaharragoak direla.
 
Horrek zalantzan jartzen du megalitoak sortaldetik sartaldera zabaldu zirela dioen hipotesia. Europan hiru megalito gune nagusi daude -Portugal, Bretainia eta Irlanda- eta badirudi gune horietatik zabaldu megalitoak Europako gainerako lukuetara.
 
Europako iparraldean eta mendebaldean menhir ugari dago. Bakarturik daude, ilaratan edo gune biribil bat mugatzen jarriak. Bretainian, menhir bakartuen oinean utzita aurkitu diren oparien hondakinak edo beste batzuen dekorazioak aztertuta frogatu denez, monolito horiek gehienak Neolito Arokoak dira. Saint Fusteko ([[Ille-et-Vilaine]]) menhir ilararen azterlanek agerian utzi dituzte zutoin zuloak eta beste zenbait egitura osagarri, Neolito Aroaren azkenaldikoak.
 
[[Carnac]]-eko ([[Morbihan]]) harri multzoen planimetriek argi eta garbi frogatzen dute harri horiek berariaz jarri zirela jarri ziren moduan. Harri zirkulu edo cromlechei buruz informazio gutxi dago. Aveburykoa ikusgarria da. Ez da gutxiago [[Stonehenge]]koa, Ingalaterrako megalito multzo nagusia. Ez zen dena aldi batean eraiki, zenbaitetan baizik: lehenengo aldia Neolito Aroan egin zen (K.a. 2800tik aurrera), Brontze Aroan gainerakoak. Teknika aldetik perfektua da. Eguzkiak solstizioetan hartzen duen lekuaren arabera antolatua dagoela ematen du.
 
== Ikus, gainera ==
{{commonskat}}
*[[Megalitismo]]
* [[Stonehenge]]
 
== Erreferentziak ==
{{erref zer}}
{{lur}}
 
[[Kategoria:Monumentu megalitikoak]]