Jesús Glaria Jordán: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
6. lerroa:
[[Iruñea|Iruñeko]] [[Oberena Kirol Elkartea]]n hasi eta gero [[Atletico Madril|Club Atlético de Madridek]] fitxatu zuen. [[1960]]an lehen taldera pasatu zuten eta [[1961]]eko [[otsailaren 19]]an debuta egin zuen [[Espainiako futbol liga txapelketa|liga txapelketan]], [[Real Betis Balompié|Betisen]] kontra. Lehen denboraldi honetan taldeak [[Futboleko Espainiako Errege Kopa|Kopa]] irabazi zuen eta ligan bigarren geratu zen baina Glariak ez zuen jokatzeko aukera askorik izan. Hurrengo denboraldian Atléticok [[Europako Futbol Errekopa|Europako Errekopa]] irabazi zuen; [[Madril]]go taldeak irabazi zuen nazioarteko lehen txapelketa izan zen.
 
[[1964]]-[[1965]] denboraldian ere Kopa irabazi eta ligan bigarren geratu ziren; hurrengoan liga irabazi zuten. Madrilgo Atléticorekin '''Glariak''' 8 denboraldi eta 187 partida jokatu zituen [[Espainiako futbol liga txapelketa|liga txapelketan]].
 
[[1968]]an [[Katalunia]]ko [[Reial Club Deportiu Espanyol|RCD Espanyolek]] fitxatu zuen. Talde horrekin 7 denboralditan aritu zen. Lehenean taldea [[Espainiako futbol ligako bigarren maila|bigarren mailara]] jaitsi zen baina berriro lehen mailan [[1972]]-[[1973]]an ligan hirugarren geratu ziren; kanpaina honetan Glariak Espanyolek [[Bartzelona Futbol Kluba|FC Barcelonaren]] kontra [[Camp Nou]]n lortu zuen lehen garaipena eman zion gola sartu zuen. [[1974]]-[[1975]] denboraldian erretiratu zen. Oro har 338 partida jokatu zuen lehen mailan eta 12 gol sartu zituen.