Edorta Jimenez: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
{{biografia infotaula automatikoa}}
[[Fitxategi:Edorta-jimenez.jpg|thumb|rigth|300px|Edorta Jimenez 2007. urteko Durangoko Azokan]]
'''Edorta Jiménez Ormaetxea''' ([[Mundaka]], [[Bizkaia]], [[1953]]ko [[azaroaren 8]]a) [[euskal idazle]]a da. Bai bere izenez baita ''Omar Nabarro'' ezizenez ere idatzi du bere obra bereziki oparoa. [[1985]]etik ia urtero argitaratzen du libururen bat. Nobela eta poesia landu ditu, eta artikulugile ere ibiltzen da. Zalantza barik, [[Bizkaiko idazleen zerrenda|Bizkaiko idazle]] oparoenetarikoa da gaur egun.
 
== Biografia ==
Irakasle ikasketak egin zituen. Idazketa ez ezik, itzulpena, irakasletza, kazetaritza, telebistako zein zinemako gidoilaritza izan ditu ogibide, bestek beste. Oso idazle oparoa da. Literaturan, ia genero guztiak landu ditu. [[1980ko hamarkada]]n, bost poema liburu eman zituen argitara, Omar Nabarro ezizenarekin: ''Itxas txorien bindikapena'' (1985), ''Egutegi esperimentala'' (1986), ''Gizaueropa'' (1986), ''Gaua zulatzen duten ahausietan'' (1987), eta ''Odoleko eskifaia'' (1989). Hurrengoan, hainbat ipuin bilduma kaleratu zituen: ''Atoiuntzia'' (1990), ''Manhattan'' (1994), ''Hemen datzana da'' (1995), eta ''Laudanoa eta sutautsa'' (1996), besteak beste. Euskal kostaldea eta bertako literatura liburu-sail batean ezagutaraztea da bere egitasmoetako bat. Sail horretakoak dira: ''Speed gauak'' (1993), ''Azken fusila'' (1993), eta ''Baleen berbaroa'' (1997) eleberriak, adibidez. Azken liburu horrekin Azkue literatura saria jaso zuen. 1995ean Julene Azpeitia ipuin-lehiaketa irabazi zuen ''Akitaniatik datorren berba berria lanarekin''.