Edorta Jimenez: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary |
No edit summary |
||
4. lerroa:
Irakasle ikasketak egin zituen. Idazketa ez ezik, itzulpena, irakasletza, kazetaritza, telebistako zein zinemako gidoilaritza izan ditu ogibide, bestek beste. Oso idazle oparoa da. Literaturan, ia genero guztiak landu ditu. [[1980ko hamarkada]]n, bost poema liburu eman zituen argitara, Omar Nabarro ezizenarekin: ''Itxas txorien bindikapena'' (1985), ''Egutegi esperimentala'' (1986), ''Gizaueropa'' (1986), ''Gaua zulatzen duten ahausietan'' (1987), eta ''Odoleko eskifaia'' (1989). Hurrengoan, hainbat ipuin bilduma kaleratu zituen: ''Atoiuntzia'' (1990), ''Manhattan'' (1994), ''Hemen datzana da'' (1995), eta ''Laudanoa eta sutautsa'' (1996), besteak beste. Euskal kostaldea eta bertako literatura liburu-sail batean ezagutaraztea da bere egitasmoetako bat. Sail horretakoak dira: ''Speed gauak'' (1993), ''Azken fusila'' (1993), eta ''Baleen berbaroa'' (1997) eleberriak, adibidez. Azken liburu horrekin Azkue literatura saria jaso zuen. 1995ean Julene Azpeitia ipuin-lehiaketa irabazi zuen ''Akitaniatik datorren berba berria lanarekin''.
Azken urteotan eleberrigintza historikoa eta kronika landu ditu batez ere. Eleberrien artean aipagarriak dira:'' Kilkerren hotsak'' (2003) eta ''Sukar ustelaren urtea'' (2004). Kronikari dagokionez
[[Irati Jimenez]] idazlearen aita da.
|