Edorta Jimenez: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
2. lerroa:
'''Edorta Jiménez Ormaetxea''' ([[Mundaka]], [[Bizkaia]], [[1953]]ko [[azaroaren 8]]a) [[euskal idazle]]a da. Bai bere izenez baita ''Omar Nabarro'' ezizenez ere idatzi du bere obra bereziki oparoa. [[1985]]etik ia urtero argitaratzen du libururen bat. Nobela eta poesia landu ditu, eta artikulugile ere ibiltzen da. Zalantza barik, [[Bizkaiko idazleen zerrenda|Bizkaiko idazle]] oparoenetarikoa da gaur egun.
 
Irakasle ikasketak egin zituen. Idazketa ez ezik, itzulpena, irakasletza, kazetaritza, telebistako zein zinemako gidoilaritza izan ditu ogibide, bestek beste. Oso idazle oparoa da. Literaturan, ia genero guztiak landu ditu. [[1980ko hamarkada]]n, bost poema liburu eman zituen argitara, Omar Nabarro ezizenarekin: ''Itxas txorien bindikapena'' (1985), ''Egutegi esperimentala'' (1986), ''Gizaueropa'' (1986), ''Gaua zulatzen duten ahausietan'' (1987), eta ''Odoleko eskifaia'' (1989). Hurrengoan, hainbat ipuin bilduma kaleratu zituen: ''Atoiuntzia'' (1990), ''Manhattan'' (1994), ''Hemen datzana da'' (1995), eta ''Laudanoa eta sutautsa'' (1996), besteak beste. Euskal kostaldea eta bertako literatura liburu-sail batean ezagutaraztea da bere egitasmoetako bat. Sail horretakoak dira: ''Speed gauak'' (1993), ''Azken fusila'' (1993), eta ''Baleen berbaroa'' (1997) eleberriak, adibidez. Azken liburu horrekin Azkue literatura saria jaso zuen. 1995ean Julene Azpeitia ipuin-lehiaketa irabazi zuen ''Akitaniatik datorren berba berria lanarekin''.
 
Azken urteotan eleberrigintza historikoa eta kronika landu ditu batez ere. Eleberrien artean aipagarriak dira'' Kilkerren hotsak'' (2003) eta ''Sukar ustelaren urtea'' (2004). Kronikari dagokionez, ''Europako mugetan barrena'' (2001) liburuan Europan zehar trenez eginiko ibilbidea kontatzen du, eta ''Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan'' (2002) liburuak, berriz, Estatu Batuetako idazleak Mundakara eginiko bisita baten aitzakiarekin, euskal zerbitzu sekretuen nondik norakoak azaltzen ditu. 2006an beste bidaia-kronika bat argitaratu zuen: ''Koiotearen arrastoa''. 2007an gaztelaniara itzuli zioten ''Kilkerren hotsak'' eleberria, ''El canto de los grillos'' izenburupean.