Plaza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
'''Plaza''' edo '''enparantza''' hirigune publiko, zabal eta ireki bat da, eta bertan askotariko jarduerak burutzen dira. Garai guztietan eraiki izan dira, itxura eta neurri ugari dituztela, baina ez dago munduan enparantzarik gabeko [[hiri]]rik. Hiri egituraren barnean duen bere gailentasun eta bizitasunarengatik ''hiri-aretoak'' izendapena hartzen dute.
 
Sarritan hiriko erdigunearen elementu dira, [[eraikin]] nabarmenenak bere inguruan altxatzen diren lekua, hortaz boterearen ikur bilakatzen dira. Herri askotan udaletxearen enparantzak edo elizaren enparantzak ohikoak dira: askotan biak enparantza berdinean bat egiten dute, edota herriko enparantza izen soilez ezagunagoak dira; udalerri handiagoetan katedralaren enparantzak edo jauregiaren enparantzak ohikoagoak dira.
 
[[Fitxategi:Piazza st. peters rome 1909.jpg|700px|thumb|center|[[Erroma]]ko [[San Petriren plaza|San Petri Plaza]], ([[1909]]ko argazkia).<br />[[San Petri basilika|Basilikaren]] eraikinak zutabedi batez osatutako enparantza eliptiko bat ixten du ([[Gian Lorenzo Bernini|Berniniren]] diseinua).]]