Hipotesi nulu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
[[Zientzia]]n eta zehatzago [[estatistika]]n, '''hipotesi nulua''' besterik frogatu ezean onartu eta egiazkotzat jotzen den baieztapena da. Datuak harturik ''faltsutu'' egin daitezkeen baieztapena da; horrela, datuek hipotesi nulua baztertzea ekartzen dutenean, '''aukerako hipotesia''' onartuko da. Aukerako hipotesia da, beraz, ''frogaren zama'' jasaten duena eta soilik datuek hipotesi nulua baztertzen denean onartuko da. Adibidez, arlo jakin batean emakumeak gizonak baino adimentsuagoak direla frogatu nahu denean, hori baieztatzen duten datuak daudela ''uste'' delako, printzipioz bi sexuak berdinak direla hartuko da hipotesi nulu moduan eta soilik datuek modu garbian aurkakoa frogatzen badute onartuko da sexuen arteko desberdintasuna. Arestiko adibidean ikus daitekeenez, hipotesi nulu gisa hipotesi edo baieztapen sinpleak hartzen dira beti (berdintasuna, erlaziorik eza edo parametro baten balio finko bat).
 
{{zirriborro}}