Tarragonatik Bartzelona eta Frantziarako Konpainia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
9. lerroa:
Berehala, ordea, tentsio finantzarioak hasi ziren konpainia berria eratu zuten enpresek zekartzaten zorrak eraginda. 1888an, Zaragoza bidean, [[Reus]]-[[Calpe]] tartea eraikitzen ari ziren. Ondorioz, [[Norteko Konpainia]]rekin negoziatu behar izan zuten zama finantzarioa eraman ezinik. Hala ere, [[Madriletik Zaragoza eta Alacanterako Burdinbide Konpainia|MZA]]<nowiki/>ren ordezkariak akziodunen batzarrean aurkeztu eta konpainiarentzako eskaintza mesedegarri bat egin zuten, tartean zela TBF kudeatzeko autonomia eta obrak bukatzeko 30.000.000 [[Espainiar pezeta|pezeta]]<nowiki/>ko mailegua ehuneko 4ko interesaz.<ref>López-Morell, Miguel A. (2015), 268-270. or.</ref>
 
Hala ere, TBFk ez zituen nahi beste diru-sarrera lortu mailegu hori itzuli eta 7.000.000ko interesak ordaintzeko. [[1891]]<nowiki/>n, ondorioz, ordainketak eten zituen, eta horrek [[MZA]]ri abantaila eman zion TBFko zuzendaritzari jarritako baldintzak aldatzeko. Azkenean, 1898ko urtarrilaren 1ean, MZAk TBF eskuratu zuen ("Sare Katalana" deitua).<ref>López-Morell, Miguel A. (2015), 268-270. or.</ref> Era horretan, MZAko [[Rothschild]]arrek hain bilatutako [[Frantziako historia|Frantzia]]<nowiki/>ko mugarako aterabidea eskuratu zuten azkenean. MZAren diru-sarrerak izugarri handitu ziren hurrengo hamarkadan Sare Katalaneko trafikoari esker.<ref>López-Morell, Miguel A. (2015), 434. or.</ref>
 
Artean, eskumen batzuei eutsi zien MZAren Sare Katalana bihurtuta. 1925ean, MZArekin guztiz bat egiteko bidea hasi zen, baina hori ez zen 1936 arte gertatu.
 
==Erreferentziak==