Sufre: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
Assar (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
50. lerroa:
 
== Ezaugarri nagusiak ==
[[Fitxategi:Burning-sulfur.png|thumb|left|Sufrea urtzean likido gorria sortzen da. Erretzen denean, gar urdina igortzen du.]]
 
Giro-tenperaturan, sufrea solido hori distiratsua da. Sufre elementalak usain ahula dauka, pospoloen antzekoa. [[Hidrogeno sulfuroak]] (H<sub>2</sub>S) eta sufre organikoak, berriz, arrautza ustelen usaina igortzen dute. Sufrea erretzean gar urdina sortzen da eta [[sufre dioxido]]a ekoizten da. Sufrea ez da [[ur]]etan disolbatzen baina [[karbono disulfuro]]an disolbagarria da, bai eta, maila txikiagoan, beste [[disolbatzaile organiko]] [[ez-polar]] batzuetan ere, hala nola, [[bentzeno]]an eta [[tolueno]]an. Sufrearen oxidazio-egoera arruntenak −2, +2, +4 eta +6 dira. Sufreak konposatu egonkorrak sortzen ditu beste elementu guztiekin, [[gas noble]]ekin salbu. Egoera solidoan, sufreak koroa-formako S<sub>8</sub> molekula ziklikoen itxura dauka.