Nerbio-sistema: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
62. lerroa:
''Oharra: Buruxka hitzak gaztelerazko espigari (spike) egiten dio erreferentzia, eta akzio potentzialean gertatzen den polarizazio inbertsioa du esanahi, elektrograman muino itxura duelako.''
 
=== Gliak ===
{{sakontzeko|Glia}}
 
Neuronak baino hamar aldiz ugariagoak diren zelula laguntzaileak. Egitura eutsi, neuronak elikatu, homeostasia mantendu, mielina sortu eta babesa ematen dute besteak beste. Honetaz gain, garapenean parte hartzen dute, neurona gazteak kokapen egokira gidatuz; axoi eta dendriten haziera kontrolatzen dute haziera-faktorea askatuz. Ezagutu berri da sinapsietan parte hartzen dutela neurotransmisoreak ezabatuz; egitura presinaptikoan eragina dutela ATP bezalako faktoreen bidez, eta neurotransmisoreak sortzeko gaitasuna dutela. Azken ikerketen arabera glia eta neuronek lehen uste baino antza handiagoa dute.
 
*=== Astrozitoak: ===
Nerbio-Sisteman zelula ugarienak, izar itxura ematen dieten luzakin ugari dituzte. Neurona eta odol-kapilarren tartean daude eta odol-korrontetik neuronetara zeharkatzen duten osagaiak filtratzen dituzte. Sistema honi langa hematoentzefalikoa deritzo, eta nerbio ehuna odoleko zenbait gaietatik babesteko helburua du. Hontaz gain, espazio sinaptikoan askatzen diren neurotransmisoreak ezabatzen dituzte, behin sinapsia gertatu ondoren.
 
*=== Oligodendrozitoak: ===
Zelula honek NSZ-ko neuronen axoiak mielinizatzen ditu. Zelula-mintza hainbat lekutan luzatu eta inguruko axoi zati baten inguruan biltzen da, mielina-zorroa osatuz. Mielinadun axoi batek (badira ere mielina gabekoak) oligodendrozito ezberdinen mielina-zorroak jasotzen ditu, eta estaldura koipetsu honen helburua axoian zehar doan akzio-potentziala azkarrago eta eraginkorragoa izatea da.
 
*=== Schwann-zelulak: ===
Oligodendrozitoak bezala, baina Nerbio-Sistema-Periferikoan dauden axoiak mielinizatzen dituzte. Schwann-zelula bakoitzak axoi bakarra mielinizatzen du, eta nerbioa (axoia bera) mozten denean, hau berregiten laguntzen du. Nerbioa garbi hausten bada, axoia deskonposatu egiten da, beharrezko gaiak zelula gorputzetik jasotzen baititu, eta neuronak axoi berria luzatu behar du. Schwann-zelulek desagerutako axoiaren bidea gordetzen dute, nerbio berria garatu arte.
 
*=== Mikroglia: ===
Tamaina txikiko zelulak dira eta forma ezberdinak dituzte. Nerbio-Sisteman dauden zelula kopuruaren %15 inguru mota honetakoak dira. Babes funtzioa dute(makrofagoak), zelula hondakinak eta habar fagozitatuz. Zelula mota hauek odoleko globulu zuriak omen ziren jatorriz. Mugikorrak dira eta ezbeharra gertatzen denean bidertzeko gaitasuna dute.