Himalaia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
kaixooo
Orriaren edukiaren ordez, «hutsik dago egin informea Kategoria:Himalaia» jarri da
1. lerroa:
hutsik dago egin informea
[[Fitxategi:Topografic_map_of_Tibetan_Plateau.png|thumb|Himalaiaren mapa topografikoa]]
[[Fitxategi:Himalayas.jpg|thumb|Himalaiaren airetiko bista. [[Everest]] ageri da erdialdean.]]
[[Fitxategi:Himalaya composite.jpg|thumb|Satelitetiko bista.]]
 
'''Himalaia'''<ref name= Euskaltzaindia171.araua>{{Erreferentzia|url=http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0171.pdf|egilea=[[Euskaltzaindia]]|data = 2012-06-29|izenburua= 171. araua: Asiako toponimia|sartze-data = 2013-02-10}}</ref> [[Asia]]ko hego-erdialdeko [[mendikate]] bat da, [[Bhutan]]en, [[Txinako Herri Errepublika|Txinan]], [[Nepal]]en, [[Tibet]]en eta [[India]]n zehar hedatzen dena. Mendebaldetik ekialdera 2600 km eta iparraldetik hegoaldera 350 km dituen arku bat osatzen du. Izena [[sanskrito]]tik datorː ''hima'' (elurra) + ''ālaya'' (bizilekua); hau da, «elurraren bizilekua» esan nahi du hitzez hitz.
 
Munduko mendikaterik altuena da, [[zortzimilako|8000 metrotik gorako]] 14 gailur dituenez. [[Everest]] (8848 m) da haietarik altuena, bai eta mundu osoko gailurrik altuena ere.
 
== Himalaiaren eraketa ==
Himalaia duela 5 milioi urte hasi zen sortzen, [[aro tertziario]]an, eta [[plaken tektonika]]ren teoriaren arabera, antzinako [[Gondwana]] eta [[Eurasia]] kontinenteen arteko talkaren ondorioz eratu zen.
 
Tradizionalki Himalaiaren barnean sartzen dira [[Karakorum]] mendikatea, Tibeteko [[Transhimalaya]]ko mendiak eta baita mendi aurrehimalaiarrak (''Siwaliks''), Himalaia Indiako lautadetatik banatzen dituztenak. Zorrotzagoak izanez gero, gaur egungo geografoek Himalaia eta Karakorum desberdintzen dituzte. Karakorum Himalaiaren ipar-mendebaldean dago eta berezko ezaugarri geologikoak dituen mendikatea da.
 
[[Zortzimilako|Zortzimila metro baino gehiago]] dituzten 14 gailurretatik lau Karakorumean daude:
* [[K2]], Chogori (Qogir, pinyin ortografian) eta Godwin Austen izenez ere ezagutua, 8611 m.
* [[Broad Peak]] edo Falchan Kangri, 8047 m.
* [[Gasherbrum]] I edo Hidden Peak, 8068 m.
* Gasherbrum II, 8035 m.
 
== Himalaiako geografia politikoa ==
Himalaian hainbat herrialde dago. Karakorumaren iparraldeko isurialdea Txinako Xinjiang eskualdeari dagokio. Hegoaldekoa, berriz Pakistani. Ekialdeko ertzean [[Kaxmir]] eskualdea dago, [[1947]]. urtetik Pakistanen eta Indiaren arteko liskarrak sortu dituena. Zentzu hertsian Himalaia denaren iparraldeko isurialdea Tibeti dagokio, Txinak okupatutako lurraldea, eta hegoaldea Pakistan, India, Nepal eta Bhutan artean banatzen da.
 
Iparraldean dauden etniak nagusiki mongoloideak dira, budistak erlijioz. Hegoaldean, ostera, etnia eta kultura aurki daitezke (Nepalen bertan 19 etnia nagusitik gora desberdin daitezke). Nagusiki [[musulman]]ak dira mendebaldean eta [[hinduismo|hinduistak]] erdialde eta ekialdean.
 
== Erreferentziak ==
{{commonskat}}
 
{{erreferentzia_zerrenda}}
 
[[Kategoria:Himalaia]]