Arratsaldeon, [[Lankide:An13sa|An13sa]]. [[Euskal Hirigune Elkargoa]]ren hainbat auzapeza eta auzapezordeen euskal deiturak frantsesezko grafiatik euskarara aldatu dituzula ikusi dut, eta horiek aldatzeko zertan oinarritu zaren jakin nahiko nuke. Nik beren izenak leku guztietan frantsez grafiaz bakarrik topatu ditut. Bestalde, deitura batzuk euskaratu eta beste hainbat bere hortan utzi baidituzudituzu: Narbaïs-Jauréguy (Narbaitz-Jauregi), Durruty (Durruti), Duhart (Duarte), Alzuri (Altzuri), Elissalde (Elizalde), Eyherabide (Eiherabide), Gastambide (Gaztanbide), Iriart edo Hiriart (Iriarte edo Hiriarte), etab. Euskal grafiaz deiturak jartzearen oso aldekoa naiz, neronek hala ditut, baina kasu honetan, heurek BETI frantsesez jartzen badituzte, jatorrizko grafian uztearen alde nago, leku guztietan horrela agertzen baidira, bestela frantses grafiaz agertzen diren beste artikuluekin sekulako nahasmasa sortu baidaiteke,zeuk egin dituzun beren deituren euskarazko grafiarako eraldaketa ez baita beste inon agertzen. Ongi izan. -[[Lankide:Euskaldunaa|Euskaldunaa]] ([[Lankide eztabaida:Euskaldunaa|eztabaida]]) 19:59, 7 otsaila 2017 (UTC)