«Lankide eztabaida:An13sa»: berrikuspenen arteko aldeak

:Eskerrik asko, An13sa. Aldaketak Euskaltzaindiko [https://www.euskaltzaindia.eus/onomastika EODA] edo Euskal Onomastikaren Datutegiaren arabera egin ditudala uste dut. [[WP:EuskaraBatua | Euskal Wikipediako politika]] izanda, benetan uste duzu sarrera bakoitzean Euskaltzaindiari erreferentzia egitea zentzuzkoa dela? Hori al da euskal wikipediaren ohitura? Ongi izan.-[[Lankide:Urtar|Urtar]] ([[Lankide eztabaida:Urtar|eztabaida]]) 11:38, 31 urtarrila 2017 (UTC)
::Egun on, An13sa. Ez nekien hain zorrotz jokatu behar genuela Euskal Wikipedian. Baina zurekin ados nago, erreferentziak oso garrantzitsuak dira. Zure laguntza eskaintza eskertzen dizut. Lan handia da Erdi Aroko pertsona izenak Euskaltzaindiaren arauetara egokitzea, artikulu asko dira eta laguntza pixka bat ongi etorriko litzaidake. Mesedez, aldatu zenizkidan artikuluak lehengoratu al zenitzakeen? Horrela nik pixkanaka erreferentziak gehituko ditut. Beste alde batetik, eta eztabaida honen atzetik ongi baderitzozu, bandalo etiketa kentzea eskertuko nizuke. Eskerrik asko.-[[Lankide:Urtar|Urtar]] ([[Lankide eztabaida:Urtar|eztabaida]]) 11:37, 2 otsaila 2017 (UTC)
 
== Ipar Euskal Herri Elkargoa ==
Arratsaldeon, [[Lankide:An13sa|An13sa]]. [[Euskal Hiri Elkargunea]]n hainbat auzapeza eta auzapezordeen euskal deiturak frantsesezko grafiatik euskarara aldatu dituzula ikusi dut, eta horiek aldatzeko zertan oinarritu zaren jakin nahiko nuke. Nik beren izenak leku guztietan frantsez grafiaz bakarrik topatu ditut. Bestalde, deitura batzuk euskaratu eta beste hainbat bere hortan utzi baidituzu: Narbaïs-Jauréguy (Narbaitz-Jauregi), Durruty (Durruti), Duhart (Duarte), Alzuri (Altzuri), Elissalde (Elizalde), Eyherabide (Eiherabide), Gastambide (Gaztanbide), Iriart edo Hiriart (Iriarte edo Hiriarte), etab. Euskal grafiaz deiturak jartzearen oso aldekoa naiz, neronek hala ditut, baina kasu honetan, heurek BETI frantsesez jartzen badituzte, jatorrizko grafian uztearen alde nago, leku guztietan horrela agertzen baidira, bestela frantses grafiaz agertzen diren beste artikuluekin sekulako nahasmasa sortu baidaiteke,zeuk egin dituzun beren deituren euskarazko grafiarako eraldaketa ez baita beste inon agertzen. Ongi izan. -[[Lankide:Euskaldunaa|Euskaldunaa]] ([[Lankide eztabaida:Euskaldunaa|eztabaida]]) 19:59, 7 otsaila 2017 (UTC)
128.153

edits