Connemara gure bihotzetan: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
73. lerroa:
=== Connemara Gure Bihotzetan ===
 
Amildegira erortzeko zorian, inguruko turisten laguntza jasotzen du eta beraiekin Galway hirira joatea eskaintzen diote euren autobusean. Autobus barruko giroaz gogaiturik helduko da Galway hirira. Hiria gogoko izan arren, berehala taxi bat hartu eta [[Connemara]]ko herri nagusira joateko eskatzen dio. Bideko paisaiak zoragarriak izan arren, lo egiten du bidaia. Clifdenera heltzean, aterpetxera doa zuzenean. Bertan, ireki ezin duen fitxategia zabaltzea lortzen du azkenik, ''Connemara'' pasahitza sartuz. Eta patatak jan zituen.
 
Eiderrek Connemararekiko lilura adierazten du bere egunerokoan. Jarraian, ordurarte gertatutakoa kontatzen du. Dingletik atera eta autostopa egiten duenean, Duncanek eta bere lagunek euren furgoneta gelditu egiten dute. Duda-mudan hasieran, azkenean beraiekin joatea erabakitzen du. Lahinchera iritsita, Eider konpresak falta zaizkiola konturatzen da, aurrez erosi dituen arren. Ralphek beste herriko supermerkatura laguntzeko eskaintzen du bere burua (berak ohostu dizkio konpresak) eta berarekin joaten da, beste bost lagunak Lahinchen utzirik. Konpresak erosi ondoren, Ralphek beste bide batetik eramaten du Eider. Hasiera batean asaldaturik, gero lasaitu eta Ralphen hitzetan zintzotasuna hautematen du. Ralphen lagunez ahazturik, Connemarara iristen dira eta Ralphen familiako etxe batean egiten dute lo, gela bereizietan. Bidean argi-seinaleak egiten dizkien kotxe zuri batekin egiten dute topo eta bertan Rocio doala iruditzen zaio Eiderri. Ralphek Irlandako egoera politikoaz hitz egiten dio, baina argibide handirik gabe.