Gary Becker: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
{{biografia infotaula automatikoa}}
[[Fitxategi:GaryBecker-May24-2008.jpg|thumb|Gary Becker]]
'''Gary Stanley Becker''' ([[Pottsville (Pennsylvania)|Pottsville]], [[Pennsylvania]], [[1930]]eko [[abenduaren 2]]a - [[Chicago]], {{data|2014|5|3}}) estatubatuar ekonomista izan zen. [[Chicagoko Ekonomia Eskola]]ren jarraitzailea eta, beraz, gobernuek arautu gabeko merkatu librearen aldekoa zen. Beckerren lanetan, soziologia eta ekonomia uztartzen ziren. Haren ekarpenak bitxitzat hartu zituzten bere ibilbidearen hasieran, baina gaur egun haren ikuspegi pedagogiko eta apalak oso harrena ona du. Lau arlo nagusi ikertu zituen: giza kapitala, familiaren jokabidea, kriminalitatea eta ondasunen merkatuko bereizkeria. [[Giza kapital]]aren teoria da Beckerren ekarpen nagusia. Hezkuntzan, lanbide-heziketan, migrazioan eta osasunean inbertsioak egiteko giza erabakien oinarri teorikoak garatu zituen ''Giza kapitala'' liburuan (1964). 1992an, [[Ekonomiako Nobel Saria|Ekonomiako Nobel saria]] eman zioten, giza jokabidea eta harremanak ikerketa mikroekonomikoaren arlora zabaltzeagatik.