Galiziar nazionalismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Josu (eztabaida | ekarpenak)
21. lerroa:
=== Aurrekariak ===
 
[[Rexurdimento]] izeneko mugimenduak nazionalismo galegoaren hazia jarri zuen XIX. mendeko bigarren erdialdean. Rexurdimento (berpizte, euskaraz) mugimendu kulturala zen, Galiziako hizkuntza eta literaturari aro oparoa eman ziona. Hizkuntzarekin batera, Galiziako nortasuna eta kulturaren aldeko mugimendua zen, aurre-nazionalistanazionalistatzat jo daitekeena.
 
[[Rosalia de Castro]]rekin batera, [[Eduardo Pondal]], [[Manuel Curros Enriquez]], [[Valentin Lamas]] eta [[Manuel Murguia]], besteak beste, izan ziren garai hartako galizierazko idazle nagusiak, Galiziako hizkuntza ilunpetik atera eta indarberritu zutenak.
41. lerroa:
Transizioaren lehenengo hauteskundeetan (1977an) nazionalismoak, oso zatikatua, emaitza apalak lortu zituen (botoen %10 inguru, guztira). 1981ean Galiziak bere lehenengo autonomia estatutua lortu zuen, nazionalitate hitza aipatzen zuena ([[EAE]]-ko eta [[Katalunia]]ko estatutuen antzera). 80 hamarkadak alderdi abertzale berri batzuen agerpena ikusi zuen: [[Bloque Nacional Popular Galego]] (ezkerrekoa eta independentista), [[BNG]] (1982an sortua, aurrekoa desagertu zenean; ezkerrekoa eta soberanista), [[Esquerda Galega]] (ezkerrekoa), [[Coalición Galega]] (zentro-eskuinekoa eta autonomista), [[Partido Nacionalista Galego]] (liberala), etab. Alderdi horietako gehienak desagertuta daude dagoeneko, [[BNG]] izanik bizirik dirauen alderdi nazionalista bakarra. Honek bere hautes-sabaia 1997an lortu zuen, botoen ia %25ekin. Harrezkero emaitza askoz apalagoak lortu ditu.
 
Oro har, Galiziako nazionalismoak ez da inoiz izan [[Hego Euskal Herri]]koa edo [[Kataluniar nazionalismo|Kataluniako]]a bezain indartsua, eta bere eragina gizartean apalagoa da.
 
== Ikus, gainera ==