Frederiko I.a Prusiakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
2. lerroa:
{{biografia infotaula automatikoa}}
{{Argitzeko|Prusiako erregeari|Frederiko I.a}}
'''Frederiko I.a Prusiakoa''' ([[Kaliningrad|Königsberg]], [[1657]]ko [[uztailaren 11]]a - [[Berlin]], [[1713]]ko [[otsailaren 25]]a) [[Brandenburgo]]ko hauteslea, eta ondoren [[Prusiako Erresuma|Prusiako erregea]] izan zen 1701-1713 urteetan. [[Frederiko Gilen I.a Brandeburgokoa|Frederiko Gilenen]] semea eta haren ondorengoa zen. [[Leopoldo I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Enperadoreari]] lagundu zion [[Luis XIV.a Frantziakoa|Luis XIV.aren]] eta turkiarren kontra, eta haren ordainetan erregetza eskuratu zuen.
 
== Biografia ==
Frederiko I.a Prusiakoa ([[Kaliningrad|Königsberg]]en jaio zen, [[1657]]ko [[uztailaren 11]]n. Aita [[Frederiko Gilen I.a Brandeburgokoa]] izan zuen eta ama, berriz, Louise Henriette Orange-Nassaukoa eta bikotearen hirugarren semea izan zen. Ama Frederiko Henry Orangeko printzea eta Amalia Solms-Braunfelskoaren alaba zen eta, Frederikok, amaren aldetik, [[Gilen III.a Ingalaterrakoa]] lehengusu zuen.
 
Aita [[1688]]ko [[apirilaren 29]]an hil zenean, Frederiko izan zuen ondorengo eta Frederiko III.a Brandenburgokoa hauteslea izan zen, Prusiako duke<ref>http://www.enciclonet.com/articulo/federico-i-rey-de-prusia/</ref>.
 
Hasiera batean, [[Germaniako Erromatar Inperio Santu]]ko kide, ''errege'' titulua erabili zuen. [[Leopoldo I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Enperadoreari]] lagundu zion [[Luis XIV.a Frantziakoa|Luis XIV.aren]] eta turkiarren kontra, eta haren ordainetan erregetza eskuratu zuen, Frederiko I.a Prusiakoa izan zelarik ordundik aurrera (ordura arte, Prusiako duke)<ref>http://web.archive.org/web/20120218034050/http://www.artehistoria.jcyl.es/historia/personajes/6389.htm</ref>. Koroa ez zion Eliza Katolikoak emango, Inperiotik kanpo baitzegoen. Horrela, [[Prusia]] izan zen erlijio protestantea zuen lehen erresuma.
 
== Ezkontza eta ondorengoak ==
Frederiko 3 aldiz ezkondu zen.
* Lehenengoa Isabel Enriqueta Hesse-Kasselgoarekin izan zen eta alaba bat izan zuten: Luisa Dorotea Sofia Prusiakoa ([[1680]]ko [[irailaren 29]]a – [[1705]]eko [[abenduaren 23]]a). [[1700]]go [[maiatzaren 31]]n, Frederiko Hesse-Kasselgoarekin ezkondu zen (1676-1751) eta ez zuten ondorengorik izan.
* [[1684]]ko [[urriaren 8]]an ezkondu zen bigarrenez. Sofia Carlota Hannovergoa izan zuen bigarren emazte eta bikoteak 2 seme izan zituen: Frederiko Augusto Prusiakoa ([[1685]]eko [[urriaren 6]]a - [[1686]]ko [[urtarrilaren 31]]), txikitan hil zena eta Frederiko Gilen I.a ([[1688]]ko [[abuztuaren 14]]a - [[1740]]ko [[maiatzaren 31]]), bere ondorengoa izango zena.
* Hirugarren ezkontza [[1708]]ko [[azaroaren 28]]an izan zen, Sofia Mecklenburgokoarekin, eta ez zuten ondorengorik izan<ref>http://www.homar.org/genealog/iv_europa_i/alm12.asp?visorpdf=1</ref>.
 
== Erreferentziak ==