Challenger espazio anezkaren istripua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t barne lotura zuzenketa
5. lerroa:
Istripua 0-eraztunetan funtzionamendu txar batengatik gertatu zen. Pieza hauek suziri bizkortuen hermetikotasuna ziurtatu behar zuten. Istripuaren aurreko gaua oso hotza izan zen eta junta hauek ez ziren behar bezala itxi eta [[gas]] isuri bat egon zen. Gas ihes honek [[erregai]]aren gordeleku nagusia zulatu egin zuen, eta ondorioz su hartu zuen.
 
Challengerren istripuaren ondoren, 32 [[hilabete]]z, ez zen hegaldi gehiagorik egon. Hurrengo bidaia [[Endeavour (anezka)|Endeavour]] espazio-ontziarena izan zen, 1988ko irailaren 29an. Challenger istripu bat jasan zuen lehenengo [[espazio anezka]] izan zen, hala ere ez da historiako bakarra izan. Geroago, 2003an, [[Columbia (anezka)|Columbia]] anezkak beste istripu bat izan zuen.
 
Istripu honek asko hunkitu zituen munduko pertsona ugari, batez ere estatubatuarrak, anezkan Christa Mc Auliffe lehenengo irakaslea izan zelako espaziora bidaiatu behar zuena.