Erdi Aroa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
3. lerroa:
 
== Erdi Aroko zibilizazioa ==
=== Erdi Aroko Mendebaldea NAIARA BLANCI ===
Mendebaldea esaterakoan, Erdi Aroan, lekua baino, [[zibilizazio]]a adierazi nahi da. Mendebaldea [[Erromatar Eliza Katolikoa|Erromako kristautasunaren]] eremua da, [[latin]]a erlijio hizkuntza duena. [[Mendebaldeko Europa|Europako mendebaldearekin]] bat egin lezake ([[Europa]] hitza bera [[Pizkundea]] aurretik oso gutxitan erabili bazen ere), [[Mendebaldeko Erromatar Inperioa|Erromatar Mendebaldeko Inperioarekin]] guztiz bat egin gabe. Ekialdeko mugak lausoak ziren, eta aroan zehar mugitu ziren. [[Zisma Nagusia|Ekialdeko Zismaren]] ostean ([[1054]]) batik bat, Mendebaldea eta [[Bizantziar Inperioa]] bereizi ziren, zio politikoengatik erlijiosoengatik baino. Banantze horrek [[kristautasun]]aren lehenengo bi adarrak, eliza katolikoa eta [[eliza ortodoxoa|ortodoxoa]], ekarri zituen. Haustura [[1204]]an areagotu zen, [[Konstantinopla]] bizantziar hiriburua [[Gurutzadak|gurutzatuek]] hartutakoan [[Laugarren Gurutzada|IV. Gurutzada]]n.