Elektrizitate estatiko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Static on the playground (48616367).jpg|thumb]]
Gorputz batek [[Elektroi|elektroiak]] galdu edo irabazi egin ditzake gorputz hori positiboki edo negatiboki kargatuta uzten , horri [[Elektrizitatea|elektrizitate]] estatikoa deritzo. Elektrizitate estatikoaren efektuak ezagunak dira pertsona gehienentzat, ikusi edota sentitu ahal izan dituztelako horrek eragindako “txispak”. Objektu kargatuak elektrizitate gidatzailearengandik hurbil jartzen direnean kontrako poloarekin sortzen da elektrizitate estatikoa.
 
== Nola sortzen da ==
[[Fitxategi:Kargen aldaketa.gif|thumb|Irudi honetan ikusi ahal daiteke nola kargak aldatu egiten diren.]]
Gorputz guztiak [[Atomo|atomoz]] osatuta daude. Atomo hauek [[Protoi|protoiez]], elektroiez eta [[Neutroi|neutroiez]] osatuta daude. Protoiak karga elektriko positiboa dute, elektroiak karga elektriko negatiboa dute eta neutroiak ez dute karga elektrikorik.
 
Gorputz baten atomoak neutroak dira protoi eta elektroi kantitate bera dagoelako, hau da, elektroien karga negatiboa neutro bihurtzen da protoien karga positiboen ondorioz.