Rensis Likert: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
{{lanean|Koro}}
{{biografia infotaula automatikoa}}
'''Rensis Likert''' ( [[Cheyenne]], [[Wyoming]] ([[AEB]]), [[1903]]ko [[abuztuaren 5]]a – [[Ann Arbor]], [[Michigan]] ([[AEB]]), [[1981]]koeko [[irailaren 3]]a) estatubatuar psikologo eta [[kudeaketa]]-aditua izan zen. Ezaguna da [[Likert eskala]] izenekoa asmatzeagatikasmatu zuen, egun [[galde sorta|galde sortetan]] maiz erabiltzen dena. [[Erakunde]]ak kudeatzeko, ''linking pin model'' edo lotune eredua ere garatu zuen, non erakundea azpisistema zenbaiten multzotzat hartu eta azpisisterma bakoitzeko liderren rola nabarmentzen zuen, multzoen arteko komunikazioa bideratu eta erakundeko helburuak lortzeko. Bere kudeaketa-liburuak oso ospetsuak izan ziren [[Japonia]]n [[1960ko hamarkada|1960]] eta [[1970eko hamarkada|1970eko hamarkadetan]] eta bertan aplikazio zabala ere izan zuten <ref>{{en}} {{Erreferentzia
|izenburua=Management: Concepts, Practice & Cases
|izena=Karminder
9. lerroa:
|url=http://books.google.es/books?id=QfxemvtRxo4C&printsec=frontcover#v=onepage&q&f=false}}</ref>.
 
== Biografia ==
{{biografia zirriborroa}}
Rensis Likert [[Cheyenne]]n jaio zen, [[Wyoming]]en ([[AEB]]), [[1903]]ko [[abuztuaren 5]]ean. Aita George Herbert Likert ingeniaria izan zuen eta ama, berriz, Cornelia Adrianna (Cora) Likert.
 
Likert gazteak ere ingeniaritza zibila ikasi zuen Michigango unibertsitatean. 1922ko greban, Union Pacific Railroaden ari zen lanean eta garai hartan piztu zitzaion erakundeak eta bere portaera ikertzeko grina. Robert Angell irakaslearen eraginpean, ingeniaritzatik ekonomia eta soziologiarantz biratu zuen eta, [[1926]]an, soziologian graduatu zen. Esparru horietan ikasten jarraitu zuen eta, [[1932]]an, Columbiako unibertsitatean lortu zuen titulua. Garai honetan, psikologia sozialerantz hurbildu zen eta hainbat lan egin zituen berria zen esparru horretan.
 
Columbian ikasten ari zen bitartean, Rensis Michigango unibertsitatean ezagutu zuen June Gibsonekin ezkondu zen. Bi alaba izan zituzten: Elizabeth eta Patricia.
 
[[1946]]an, Likertek Michigango Ikerketa Sozialeko Institutua sortu zuen eta haren zuzendari izan zen [1969]] arte. Orduan, [[Honolulu]]ra aldatu zen, [[Hawaii]]n, emaztearekin batera eta Rensis Likert Associates aholkularitzan jarraitu zuen lanean.
 
[[1960ko hamarkada|1960]] eta [[1970eko hamarkada|1970eko hamarkadetan]], kudeaketaren teoriari buruzko liburuak ospetsu egin ziren [[Japonia]]n eta eragin handia du japoniar enpresa modernoetan. Mundu osoko korporazioetan egin zituen ikerketak eta zehaztasun handiz iragarri du horietako batzuen etorkizuna.
 
[[1981]]eko [[irailaren 3]]an hil zen [[Ann Arbor]]ren, [[Michigan]]en ([[AEB]]), 78 urte zituenean.
 
== Gainbegiratze zentralizatua Likerten arabera ==
Hurrengo bereizgarriak dauzka:
* Kontrol orokorra behar da.
* Gainbegiratuei laguntza eman behar zaie, produktibitatea hobetzeko.
* Langileek aldaketaren parte izan behar dute.
* Emaitzen bila joan behar da, metodo eta prozedurei hainbeste begiratu gabe.
* Helburuak zehaztu behar dira, goi-mailako helburuak eta lor daitekeen produktibitatea.
 
== Zuzendaritza Likerten arabera ==
* Autoritario esplotatzailea: Beldurrean oinarritzen da eta mehatxua da langilearentzat. Komunikazioa goitik beherankoa da eta agintarien eta agindutakoen arteko distantzia psikologiko handia dago.
* Borondate oneko autoritarioa: Pizgarrien bidez betearazten du. Agindutakoek agintarien pean daude eta konmunikazioa, normalean, goitik behera izan ohi da, buruzagiak entzun nahi duena bakarrik esaten baitzaio. Erabakiak buruzagiek hartzen dituzte.
* Aholkularia: Pizgarriak eta zigorrak daude. Komunikazioa goitik behera eta behetik gora dabil, neurri berean. Erabakiak buruzagiek hartzen dituzte, baina langileek nolabaiteko eragina badute eta hainbat erabaki har ditzakete.
* Taldeko agintaritza: Pizgarri ekonomikoak. Denek hartzen dute parte eta komunikatzen dute. Langilea metodologia berrietan eta lan-prozeduretan inplikatzen da. Komunikazioa, beste sistemetan ez bezala, behetik gorantz doa. Agintariak eta agindupekoak psikologikoki batak bestearengan gertu daude.
 
== Erreferentziak ==