Martin Etxeberria Zuloaga: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
3. lerroa:
 
== Biografia ==
Gaztetatik bizi izan zuen Martin Etxeberriak euskalgintza eta kulturgintzaren taupada bere baitan. Donostiako apaiztegian erdi-mailako ikasketak egin ondoren, Parisera abiatu zen Filosofia eta Letrak ikastera. Han, eragin nabarmena izan zuten bere bizitza osorako 1968ko maiatzaren arrasto sakonak, ezagutu zuen unibertsitate-giroak eta garai horretan Parisen bizi zen euskal elkartearen bizipenek. Han ezagutu zuen halaber, '''Montserrat Garro''', bere emazte izango zena.
 
Gazteen hezkuntza izan zuen goiburu, eta filosofia irakastea ogibide. Paristik itzulita, Zarautzen bizitzen jarri zen eta Zarauzko Salbatore Mitxelena ikastolan irakasle eta zuzendari izan zen, eta baita Zarauzko Lizardi Institutuko irakasle eta zuzendari ere.