Ernst Röhm: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
heriotza data zuzendu
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
10. lerroa:
[[Bolivia]]n aholkulari militar ibili ondoren, [[1931]]n Hitlerrek [[Alemania]]ra itzultzeko eskatu zion SAren zuzendaritza har zezan. Ideia berriak ekarri zituen, baina adiskideak paratu zituen goi postuetan, hainbat alderdikide haserraraziz. Baina orduko Röhm eta Hitler lagun minak ziren, eta elkarri "du" (hika) erabiliz hitz egiten zioten. [[Hermann Göring]] eta [[Goebbels|Joseph Goebbels]] ziren horrelakorik egiten zuten beste bakarrak.
 
Röhm burua zuela, SAk langileen alde egin zuen grebetan eta beste lan gatazketan, [[greba|greben]] aurkako azpilana egiten zutenen kontra joz. SAren jarrera bortitzak lagundu zien naziei herritar xume askoren artean ospa lortzen, alderdi ezkertiarrei kenduta. Izan ere, SAkoak ezagunak ziren kale borroka, zurruta eta erradikalismo ia-ia [[sozialista]] zirela-eta.
 
[[1931]]n Munich Post aldizkari [[sozialismo|sozialistak]] argitaratu zuen Röhm [[homosexualitate|homosexuala]] zela. Izan ere, SAko hainbat buru, tartean [[Edmund Heines]] ere, homosexualak zirela ezagutzen zen era zabal samarrean. Baina egunkariak Röhm-ek lagun bati igorritako gutunak eskuratu zituen, non beste gizonekin izandako harreman sexualak kontatzen zituen. Honen ondorioz nazio mailako eskandalua sortu zen.
19. lerroa:
Hala ere, Hitlerrek armadaren babesa bereganatu nahi zuen, osasunez pattal zebilen Hindenburg presidentea hildakoan bere eserlekua lortzeko. Gainera, armadako ofizialek SA erdeinatzen zuten, eta beldur ziren Röhm-ek armada SAren azpian sartu nahi zuela, bera guztien burua zela.
 
[[1934]]ko ekainaren hasieran, [[Hindenburg-]]ek Hitlerri esan zion gerra-legea indarrean jarriko zuela Alemaniako kaleetara bakea eraman ezean. Honek Hitler boteretik kenduko zukeen. Beraz, SA boteregabetzea eta bigarren iraultza hori bertan behera uztea hitzartu zuen armadarekin.
 
== Heriotza ==
[[Himmler]], [[Heydrich]] eta [[Göring]] Röhm-enRöhmen aurka hasi ziren azpijana egiten. Röhmek Hitler boteretik kendu nahi zuela zioen istorioa Hitlerrengana iritsi zen, eta, agian, sinetsi ere egin zuen [[Fürher-]]ek.
 
Hitlerrek Röhm-i deitu zion SAko buruak [[Bad Wiessee-]]n biltzeko [[ekainaren 30]]an, [[Labana Luzeen Gaua|Labana luzeen gaua]] izena hartuko zuen egunean hain zuzen ere. Egun horretan eta hurrengoetan, SAko buruzagitza osoa, baita nazien beste aurkari andana ere, garbitu zuten. Bere buruaz beste egiteko aukera eman zion Hitlerrek Röhm-i, baina uko egin zuen. Beraz, SSko bi buruzagik hil zuten.
 
Hurrengo egunetan kaleratu zen SAk [[matxinada]] prestatzeko asmoa zeukala. Hori izan zen garbiketa azaltzeko erabili zena. [[Uztailaren 13]]ko hitzaldi batean, Hitlerrek Röhmen [[homosexualitatea]] aipatu zuen eta garbiketa [[traizioaren kontrako kolpea izan zela esan zuen.
 
{{commonskat}}