«Martin Etxeberria Zuloaga»: berrikuspenen arteko aldeak

t
formatua
t (formatua)
<big><nowiki/>'''Martin Etxeberria Zuloaga''' (Donostia [[1945]], Zarautz [[2017]]) euskal idazle eta pentsalaria, [[Aitziber Etxeberria]], [[Martin Etxeberria]] eta [[Xabier Etxeberria]] idazleen aita.</big>
 
<big>
 
== Biografia ==
Literatur kritika unibertsitarioa euskaraz lantzen eta jorratzen aitzindari izan zen: Vladimir Propp errusiarraren ipuinen azterketa egiteko metodoa erabili zuen horretarako, Frantziako Nanterreko unibertsitatean (1972) aurkeztu zuen Maîtrisetarako azterlanean. Propp-en azterbideaz jabetu, Resurrección María de Azkuek bildutako euskal ipuin harrigarrien osagai aldakaitzak eta aldakorrak atzeman eta ipuinon egitura nabarmentzea izan zuen helburu.
Filosofia-gaietan aditua izateaz gainera,Euskal Herriko pentsaeraren historia (Planeta,1998) idatzi zuen; filosofoa ere bazen Martin: oinarri sendoak izaki, bere buruaz askatasunean, pentsatu nahi zuen pertsona. Euskal literaturaren eta euskal pentsamenduaren historiaren ardatzetan eman zuen argitara bere azkeneko saiakera, Hitzen itzala (Gustaveko Koadernoak, 2012) izenburupean.
 
</big>