Ram Mohan Roy: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Barne lotura zuzenketa: bengalera
No edit summary
1. lerroa:
{{biografia infotaula automatikoa}}
[[File:Raja Ram Mohan Roy.jpg|thumb|right|Ram Mohan Roy]]
'''Ram Mohan Roy''', '''Ram Mohun''', '''Rammohun''', '''Rammohan''' edo '''Ram Mohan''' ({{lang-bn|রাজা রামমোহন রায়}}; Radhanagore, [[Bengala]], {{data|1772|5|22}} – Stapleton, [[Bristol]], Ingalaterra, {{data|1833|9|27}}) [[Bengala]]ko erlijio gizona izan zen. [[Brahmo Samaj]] («Brahma-ren elkartea») mugimendu hindu protestantea sortu zuen eta lehen urratsak eman zituen [[Britainiar Inperioa]]ren barnean geratua zen India aurrerabidean ezartzeko. India modernoko aitzindaritzat dute askok. Bengalako brahman familia aberats batean sortu zen. Familiatik urrundu eta negoziotan hasi zen [[Ekialdeko Indietako Britainiar Konpainia]]ren barnean. Han mendebaleko kultura eta zibilizazioa ezagutu zituen. Bestetik, ez zuen albora utzi hinduen erlijioa eta 1815ean ''[[Brahma-sutra|Vedānta Sūtras]]'' (Veda liburuak) liburu santuen laburpen bat eta Vedantasara, Veda liburuetako dotrinei buruzko beste liburu bat idatzi zituen. Bigarren liburuaren ingelesezko itzulpena ere eskaini zuen. Kena eta [[Isha Upanishad]] obren [[bengalera|bengaliera]]zko eta [[hindi]]zko itzulpenak egin zituen hurrengo urteetan. 1815etik aurrera, harremanak izan zituen kristau misiolari baptistekin eta [[Itun Berria]] bengalierara itzuli zuen. "Jesusen aginduak, Bake eta Zoriontasunerako gidaliburua" izeneko obra aurkeztu zuen 1820an, [[Kristo]]ri buruz zuen ikusmoldea erakusten zutenak. 1823an ingelesen aurka jo zuen, europarrek [[Kalkuta]]ko hirian zentsura zabaldu ostean, eta [[Ipar Amerika]]ko eta [[Frantziako Iraultza|Frantziako iraultzaren]] oihartzunak eraman zituen lehenengoz Bengala eta India aldera. Hezkuntzaz eta irakaskuntzaz arduratzen hasi zen, ikastetxe batzuk sortu zituen eta mendebaleko heziketa moldeak hobetsi zituen hangoen aldean. Justiziari dagokionez, Indiako lehengo sistema bera gordetzearen aldekoa izan zen, baina aldaketa batzuk eginez. ''Sati'' edo senarra hiltzen zenean alarguna ere hiltzea eskatzen zuen ohituraren aurka borrokatu zen 1818tik aurrera, eta aurkako ugari izan zituen arrazoi horrengatik. 1822an, liburu bat idatzi zuen Indiako emakumeen eskubide urriei buruz, eta kanpaina zabal bat bideratu zuen ''Sambad Kaumudi'' bere egunkaritik ''sati''en aurka. 1828an Brahmo Samaj mugimendu hindu protestantea sortu zuen, kultura eta zibilizazio guztien izaki gorena gurtzeko eta herri berezi guztien arteko oreka unibertsala erdiesteko. 1829an Europara joan zen, [[Delhi]]ko erregearen enbaxadore gisa; 1833an, [[Paris]]en egon zen eta Bristolen hil zen urte horretan bertan.