Euskal Herriko telebista: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
565. lerroa:
ETB1en programazio-eskaintzaren laurden bat txikienei zuzentzen zaie.
 
''Gaztetandik'' eta ''Don Don Kikilikon'' izan ziren adin gazteeneko segmentura zuzendutako lehenengo espazioak. Bigarren horretan ekin zion telebista jarduerari irratitik zetorren hirukoteak, ''Txirri, Mirri eta Txiribiton''ek. Hirukote horrek hainbat eta hainbat gaztetxo euskalduni eragin dio barrea.
 
'''Euskal telebista publikoak''' haurrentzat egindako zenbait fikzio ekoizpenetan parte hartu du. Horien adibide dira ''Fernando Amezketarra'' eta ''Lazkao Txiki'', Juanba Berasategirenak, edo ''Ipar haizearen erronka'', Iñigo Silvaren ekoizpen-etxearen animazioa, Carlos Varelak eta Maite Ruiz de Austrik zuzendurikoa. Azken horrek Houstoneko Festibaleko Urrezko Domina irabazi zuen, 1993an.
853. lerroa:
 
==== Txirri, Mirri eta Txiribiton ====
«Piter» Ansorena, Xabier Otaegi eta Txema Vitoria euskal telebistako legenda bizia dira. Irratitik zetozen. Irratian, beste izen batekin, asteburuetan gaztetxoak dibertitzen zituzten. Kameren aurrean jarri ziren 1984ko Gabonetan. ''Don Don Kikilikon''etik hasi eta ''Altza porru!'' arte, beti egon dira larunbat edo igande arratsaldetan. Azken aldian, Txirri, Mirri eta Txiribitonek antzokiak eta galak alde batera utzi dituzte soilik telebista-ekoizpenera xedatuz. Izan ere, gaur egun, telebistan ez dute beren neurriko lehiakiderik.
 
==== Antxon Urrusolo ====