Walter Baade: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
1. lerroa:
{{biografia infotaula automatikoa}}
[[Fitxategi:Gedenktafel Walter Baade (1893-1960).jpg|thumb|]]
'''Walter Baade''' ([[Preußisch Oldendorf|Schröttinghausen]], Westfalia, {{data|1893|3|24}} - [[Göttingen]], {{data|1960|6|25}}) [[alemaniar]] astronomoa izan zen. [[Hanburgoko Unibertsitatea]]n hamaika urtez irakasle izan ondoren, 1931. urtean Estatu Batuetara joan zen. Wilson eta Palomar mendietan egin zituen behaketarik garrantzitsuenak. 1920an [[944 Hidalgo|Hidalgo]] planetoidea aurkitu zuen, ezagutzen den urrunena; 1948an eguzki-sisteman barneratuen dagoen asteroidea aurkitu zuen, [[1566 Icarus|Ikaro]] izena eman ziona. [[Andromeda galaxia]] ikertzen ari zela izar distiratsuenak gorri kolorekoak zirela ikusi zuen. Bere ikerketen arabera Andromeda uste zena baino urrunago zegoen, eta horretaz izar guztiek handiagoak behar zuten izan. Ikerketa horien arabera Lurraren neurria ere zalantzan jarri zen.