Lenny Wilkens: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Koro (eztabaida | ekarpenak)
Orri berria: «{{lanean|Koro}} {{biografia infotaula automatikoa}}»
 
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
{{lanean|Koro}}
 
{{biografia infotaula automatikoa}}
'''Leonard Randolph Wilkens''', Lenny, ([[Brooklyn]] ([[New York]]), ([[AEB]]), [[1937]]ko [[urriaren 28]]an) [[saskibaloi]] jokalari eta entrenatzaile izan zen. [[Seattle Supersonics]] taldearen lehendakariordea izan zen.
 
== Biografia eta lorpenak ==
Leonard Randolph Wilkens, Lenny, [[Brooklyn]]en jaio zen, [[New York]]en, [[AEB]]etan, [[1937]]ko [[urriaren 28]]an. Aita afroamerikarra zen eta ama, berriz, irlandar jatorriko amerikarra eta erlijio katolikoan hezi zuten Wilkens gaztea.
 
3 urtez jokatu zuen Providence Unibertsitatean eta, txiki samarra bada ere (1,85 m), 14,9 puntu eta 7,3 erreboteko promedioa egin zuen. Bi alditan aukeratu zuten estatuko bost hoberenen artean.
 
== NBA ==
[[1960]]an, St. Louis Hawksek hartu zuen drafteko lehenengo biran, seigarren posizioan. Puntuak egiten zituen basea zen eta ondo pasatzen zuen. [[1970]]eko ligan, 9,1eko promedioa egin zuen asistentziatan.
 
[[1968]]an, ia-ia MVP izan zen, baina bigarren geratu zen, [[Wilt Chamberlain]]en atzetik. [[Seattle]] eta [[Cleveland]]ik pasatu zen eta [[Portland Trail Blazers]]en izan zen jokalari. Erretiroa hartu zuenean, historiako asistenteetan bigarren zen, [[Oscar Robertson]]ek aurrea hartu ziolarik.
 
== Entrenatzaile NBAn ==
Oraindik erretiratu gabe zegoen, entrenatzaile lanetan hasi zenean, [[Seattle Supersonics]] ([[1969]]-[[1972]]) eta [[Portland Trail Blazers]] ([[1974]]-[[1975]]).
 
[[1979]]an, jokalari lanak baztertuta, [[NBA]]n lortutako titulu bakarra lortu zuen Seattlekin.
 
32 denboraldietan zehar, errekor ugari lortu du. [[1994]]an, Urteko entrenatzaile aukeratu zuten eta [[1996]]an, berriz, historian izan diren 10 entrenatzaile hoberenetariko bat.
 
Ekipoak zuzentzeko lanetan, garaipen portzentaien errekorra du: %53,6; 45 partidako batezbestekoa denboraldiko. 16 aldiz eraman ditu bere ekipoak Play-offs-etaraino eta 69 partida irabazi ditu haietan, garaipen gehien lortu dituzten entrenatzaile artean, saigarrena.
 
Liga erregularrean, garaipen gehien lortu dituztenen artean, bigarren entrenatzailea da, Don Nelsonen atzetik.