Paleontologia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Historia: barne lotura zuzenketa
9. lerroa:
[[File:Cuvier elephant jaw.jpg|thumb|left|200px|Ilustrazio hau ([[asiar elefante|indiar elefante]] eta [[mamut]] [[baraila]]k) [[Georges Cuvier|Cuvier]]ren azterlanean agertzen da, elefante biziei eta fosilei buruzkoa.]]
 
Antzinatik fosilak gauza deigarria gertatu zitzaizkion gizakiari, [[animalia]] ezagunen eitea sumatzen baitzien; fosil asko [[kutun|kuttun]] gisa erabili zituzten, hainbesteraino non aski maiz gertatzen baita historiaurreko hilobietan horrelakoak aurkitzea. Are bilduma txikiak ere aurkitu izan dira zenbait hobitan. [[Antzinate klasikoaKlasikoa]] arte ([[K. a. VI. mendea|K.a. VI. mendea]]) ez da aurkitzen horien jatorriaren interpretazio gutxi-asko egokirik. Hala, [[Publio Ovidio|Ovidio]], [[Estrabon]] edo [[Herodoto]]k gaia honi buruzko oharrak utzi dituzte; besteren artean lehorra lehenagoko garaietan itsasoak estali ote zuen susmoa azaltzen dute, gertaera horren lekuko [[maskor]]rak geratu geratu direlarik. Idatzi horien ondoan, beste zenbait harrigarri gertatzen zaigu, hala nola hain ezagunak diren ''[[Nummulites]]'' izenekoak piramideak eraiki zituzten langileen janari hondarrak ote zirelakoa (harri bihurturiko [[dilista]]kk, hain juxtu). Ehunka urtetan, fosilen inguruko usteak era askotakoak eta guztiz xelebreak izan dira. Batzuentzat ''[[ludus naturae]]'' edo naturaren jolasak ziren, [[natura|izadia]] berez imitatzen saiatzen ziren harriak, lurraren berezko sorkariak, besterentzat [[Uholde Handia]]ren edo erraldoi mitologikoen hondarrak, [[munstro]] fantastikoak edota, besterik gabe, zerutik erortzen ziren zerak. Zenbaiten ustetan, ordea, [[Deabru]]aren asmakariak ziren haiek, [[Jainko|Kreatzaileak]] gizonak nahasteko moldatzen uzten zizkionak.
 
[[X. mendea]]n, [[Avizena|Ibn Sina]] (Avizena) arabiar medikuak misteriozko indar kreatzaile edo ''vis plastica'' bat aipatzen zuen; Ibn Sinaren arabera indar horrek harriei forma ematen zien baina ez zen iristen bizitza ematera.