Diario de Navarra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t clean up using AWB
37. lerroa:
Egunkariaren bokazioa beti izan zen gizarte-ordena ezarria arriskutik defendatzeko Nafarroa Garaiko eskuindarrak bateratzea. Sortzaileek ondorengo joerekin zituzten loturak: [[Alderdi Liberal-Kontserbadorea|Alderdi Kontserbadorea]], ''[[Antonio Maura|mauristak]]'' eta ''[[Juan Vázquez de Mella|mellistak]]'', [[Integrismo|integristak]], [[Unión Navarra]], [[Renovación Española]] totalitarioa, beste eskuindar kolaboratzaileen partaidetzaz ere.<ref>Dronda, Javier (2013), 97. or.</ref> Egunkariak lotura estua izan zuen orduko botere zirkuluekin; izan ere, joera politiko jakin bat baino, Nafarroa Garaiko elite ekonomikoen bilgune izatea zuen bereizgarri egunkariak.<ref>Oligarkia horretan biltzen dira El Irati SA, La Vasconia, La Compañía Navarra de Abonos Químicos, Crédito Navarro, La Vasco-Navarra de Seguros, etab.; ikus Dronda, Javier (2013), 97-98. or.</ref> [[Miguel Primo de Rivera]]ren diktadurapean (1923-1930), beste egunkari askok ez bezala, ez zuen zentsurarik pairatu.<ref>Dronda, Javier (2013), 124. or.</ref> Noizbait 20ko hamarkadan Elizako hierarkiarekin desadostasunik izan arren, luze gabe konpondu ziren [[Espainiako Bigarren Errepublika|II. Errepublika]]<nowiki/>ren garaian, eta egunkariak Elizaren interesak defendatu zituen.<ref>Dronda, Javier (2013), 116-117. or.</ref> Garai honetan, katolizismoaren kontrako [[Konspirazio|konspirazio judu]] eta [[Liberalismo|liberala]]<nowiki/>ren teoriak elikatu zituen, eta iraultzaren kontrako posizio garbia hartu, baita nazioartean [[Hirugarren Reicha|Alemania nazia]]<nowiki/>ren eta [[Faxismo|Italia faxista]]<nowiki/>ren aldeko jarrerak ere.<ref>Dronda, Javier (2013), 121-123. or.</ref>
 
II. Errepublikaren hasieratik, ''Diario de Navarra''k, benetako botere bihurtuta, ez zuen begi onez ikusi [[Manuel Azaña|Azaña]] espainiar moderatuaren joera errepublikazalea, 1931an ''Garcilaso'' egunkariko zuzendariak azaldutako konspirazio komunista eteteko eta errepublika indarrez kentzeko ideiak agerian utzi zuen bezala.<ref>Dronda, Javier (2013), 378. or. [[Eladio Espartza]]k hitz mikatzagoak izan zituen 1931ko apirilean, "gerra zibila beste aukerarik ez dago[ela]" adieraziz, ikus Dronda, Javier (2013), 214. or.</ref> Egunkaria 1936ko errepublikaren kontrako [[1936ko uztaileko Espainiako estatu-kolpea|Altxamendua]]<nowiki/>ren erdigunean kokatu zen Nafarroa Garaian, ''Garcilaso'' egunkari-zuzendariaren eta [[Tomás Domínguez Arévalo|Rodeznoko kondea]]<nowiki/>ren bitartez, [[Comunión Tradicionalista|karlistek]] eta [[Emilio Mola|Mola jenerala]]<nowiki/>ren konspirazio militarrak elkar hartu zutenean.<ref>Dronda, Javier (2013), 380. or.</ref>
 
Frankismoaren garaian, Nafarroa Garaiko bi egunkari nagusietako bat izan zen, ''[[El Pensamiento Navarro]]'' karlistarekin batera eta, gero, UCD eta UPNren hurbilekoa. 2015eko Nafarroako gobernu berriaren etorrerarekin, egunkari honen eta UPNren arteko sinergiak hartu du gobernu berria estu hartzearen lidergoa.<ref>Senar, Joxerra. Orzaiz, Jon (2016), 118-119. or.</ref>