Izaskun Arrue: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
1. lerroa:
'''Izaskun Arrue Goikoetxea''' ([[Arribe]] (Nafarroa), [[1927]]ko [[abuztuaren 28]]a - [[Gasteiz]], [[2016]]ko [[azaroaren 10]]a), irakasle eta [[erizain]] arabarra, Arabako ikastoletako lehenengo andereñotzat onartua izan da. Gerraondorengo Gasteizko giroan lehenengo ikastolaren sortzailetariko bat izan zen, [[Olabide ikastola]]rena alegia.
 
== Biografia ==
Arriben jaioa Izaskun Arrue ezkondu eta, [[1960]]ean, Gasteizera joan zen bizitzera; han San Prudentzio Arte eta Lanbide eskolan lanean hasi zen. [[1963]]an Gasteizko guraso talde bat, erebestean zegoen Andoni Karmelo Urrestarazu "[[Umandi]]"ren ikasleak izanak, euskal irakasle bat ari zen bilatzen haien seme-alabeei euskaraz irakasteko. Izaskun Arruek aukera onartu zuen eta lehendabizi Donostiara joan zen, han [[Karmele Esnal]]ekin metodologia ikasteko. Horrela, 1963ko abenduaren 4an hasi zen haur talde batekin lanean. Eskola bere etxe propioan sortu zuen, [[Zerkabarren kalea]]ko 9an, 4.solairuan. Horretarako, nahiz eta etxe txikia izan, gela handiena moldatu zuen. Lehenengo talde hura hamabi ume ingurukoa zen baina urtez urte taldea handitzen joan zen. Eskola berria [[Estibaliz]]ko santutegiaren babesa izan zuen, batez ere [[Ixidro Bastarrika]]ren laguntzaz. Baina haur taldea handia zen eta beste lokal bat behar zen; orduan, Afrikan zebilen moja batek txalet txiki bat eskaini zien. Horrela, [[1967]]an [[Estibaliz etorbide]]ra eraman zuten ikastola. [[1969]]an, legea zela eta, eskolari izen bat jarri behar izan zioten, ikastola hitza aipatu gabe,jakina. Izen berria Colegio Padre Raimundo Olabide izan zen. Dena dela, txalet hori ere txiki gelditu zitzaien eta beste txaletak hasi ziren hartzen. Sei urte egon zen han ikastola. [[1973]]an gurasoek Lasarteko ikastola sortu zuten. Baina ondoren euskararen batasunaren inguruko eztabaida sortu zen eta Izaskun Arrue adoz ez eta irakaskuntza utzi zuen.
 
Ikastola utzi ondoren hamasei urtez erizain bezala aritu zen Izaskun Arruti Gasteizen, [[Abetxuku]] auzoko osasun-etxean, erretreta hartu arte.
== Bibliografia ==
* [[Miel Anjel Elustondo]]: "Izaskun Arrueren heriotzan". ''[[Administrazioa Euskaraz]]'', 95.zenbakia, 2017ko urtarrilan, 6-8 or.
6 ⟶ 11 lerroa:
==Kanpo loturak==
*[http://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/osoa/4486315/izaskun-arrue-hil-da-arabako-anderenoa/ Bere heriotzaren berria EITBn.]
*{{es}}: [http://www.eitb.eus/es/audios/detalle/817606/conversacion-catedral-izaskun-arrue-primera-andereno-alava/ Elkarrizketa Radio Vitorian.]
* [http://www.euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/33%20ARRUE.pdf Izaskun Arrue (1927). Bidegileak bilduma]
*{{es}}: [http://www.eitb.eus/es/audios/detalle/817606/conversacion-catedral-izaskun-arrue-primera-andereno-alava/ Elkarrizketa Radio Vitorian.]
 
{{bizialdia|1927ko|2016ko|Arrue, Izaskun}}