Joanes Etxeberri saria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t liburuaren lotura
No edit summary
1. lerroa:
'''Joanes Etxeberri saria''' Donostia Unibertsitate Ospitalearen saria da, helburua duena Ospitalean bertan eta Osakidetzaren Gipuzkoako zerbitzu-erakundeetan euskara erabiltzearen, zabaltzearen eta sustatzearen aldeko ekimen eta lanak aitortzea, eta ospitaleko Euskara Batzordearen proposamenez zuzendari gerenteak izendaturiko epaimahaiaren iritziz onena saritzea. Joanes Etxeberri saria 2006an jarri zen abian eta izena Gipuzkoako eta Nafarroako hainbat herritan mediku aritutako Sarako [[Joanes Etxeberri]]ren ohorez jarri zitzaion.
 
Osakidetzaren Gipuzkoako zerbitzu-erakundeetan eta OSATEKen lan egiten duen edozein pertsonak eta Donostiako Medikuntza eta Odontologia Fakultateko Irakasguneko eta Erizaintzako Eskolako irakasle, ikasle eta administrazio eta zerbitzuetako langileek har dezakete parte. Saria Donostia Ospitaleko zuzendari gerenteak ordezkarien Euskara Batzordeak proposatutako kideen artean izendatutako epaimahaiak erabakitzen du. Sari irabazleak 1.000 euro jaso ohi ditu eta oroitarria. 2013ko edizioko epaimahaia Jose Ramon Furundarenak (buru), Iñaki Villosladak (epaimahaikide) eta Irene Gil Legarrak (epaimahaikide) osatu zuten. 2014ko edizioaren berrikuntzen artean jaso zen sariak balio dezakeela ere aintzatespena erakusteko euskara era sistematikoan erabiltzen duten eta eguneroko eginkizunetan erabiltzea eta normalizatzea sustatzen nabarmentzen ari diren Osakidetzako Gipuzkoako langile, zentro edo zerbitzu-erakundeei. 2014ko abenduaren 3an, Donostia Unibertsitate Ospitaleko liburutegiko Eukene Ansuategik eta Mari Mar Úbedak <em>TestingTreatments. Nola probatzen diren tratamenduak</em>  egitasmoaren sustatzaileek jaso zuten VII. edizioko saria lehiaketako epaimahaikide izan zen Marta Goikoetxea Donostia Ospitaleko administrariaren eskutik. Finalistak Donostia Unibertsitate Ospitaleko Obstetrizia eta Ginekologiako Nerea Marin eta Maialen Olazabal izan ziren “<em>Listeria, zuk uste bainabaino gertuago</em>” lanagatik. Edizio berean Iñaki Peña medikuak Aipamen Berezia jaso zuen heriotzaren doluaren inguruko <em>Aulki Hutsak</em> dokumentalagatik. VIII. Joanes Etxeberri sariaren edizioaren izena-emateko epeak 2016ko apirilaren 14ko data du eta edizioaren berrikuntza da dotazioa gehiagotu dela 1.500 eurora.
 
== Saridunak ==