«Nerva»: berrikuspenen arteko aldeak

56 bytes removed ,  Duela 4 urte
ez dago edizio laburpenik
{{Argitzeko|[[Erromatar Inperioa|Erromatar Inperioko]] enperadoreari|Nerva (argipena)}}
{{biografia infotaula automatikoa}}
 
[[Fitxategi:NervaBronzoRosso.jpg|thumb|200px|Nervaren bustoa, [[Narni]], [[Italia]]]]
'''Nerva''' ({{lang-la|Marcus Cocceius Nerva}}; [[Narni]], [[35]]eko [[azaroaren 8]]a - [[Erroma]], [[98]]ko [[urtarrilaren 27]]a) [[Antzinako Erroma]]ko enperadorea izan zen 96tik hil zen arte. [[Vespasiano]] bezala, familia probintziakoa zen, ez Erromako elitekoa. Hala ere, azken enperadore italiarra izan zen.
 
Nervak ez zuen ohiko ''[[cursus honorum]]''-a egin, nahiz eta Vespasianorekin (71an) eta [[Domiziano]]rekin (90ean) kontsul izendatu zuten. [[Domiziano]]ren erresuma ikaragarriaren ondoren, konspiratzaileek Nerva izendatu zuten enperadore. Hautaketa hori Nervaren adinak (61 urte zituen) eta seme-alabarik ez izanak eragin ahal izan zuten.
 
[[Fitxategi:Bust of emperor Nerva.jpg|thumb|200px|left|Antigoaleko enperadorea Nerva bustoa bilduma pribatutik.]]
Nervak doinu berria eman zion [[Erroma]]ko giro politikoari: traizioaz leporatutakoak aske utzi zituen eta traizioarengatik auziperatzea zigortu zuen. Bahitutako ondasun asko itzuli zituen eta Senatuaren parte-hartzea bultzatu zuen. Neurri horien helburua herriaren entzutea lortzea bazen ere, Domizianoren itzalak bizirik jarraitzen zuen, batez ere armadaren artean. Hori zela eta, 97ko urrian, [[Pretoriar Guardia]]k Jauregi Inperialari eraso egin zion eta Nerva bahitu zuen. Haien eskakizunen aurrean amore eman behar izan zuen Nervak: Domizianoren hiltzaileak zigortu zituen eta matxinatutako pretoriarrei eskerrak eman izan zizkien.