Hipokrates Sirakusakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
12. lerroa:
Herakleara heldu zenean, Agrigento errenditu eta, laster, Hipokratesekin elkartu zen, zeinak 10.000 oinezkoekin eta 50 zaldunekin, erabaki zuen [[Akrillai]] ondoan kanpalekua jartzea<ref>Livio XXIV. 35,6,8.</ref>. Sirakusarrek haien eremua gotortzen zuten bitartean, Martzelo Agrigentotik itzuli zen, jadanik etsaiek okupatuta, eta ez zuen espero Sirakusako armada aurkitzea<ref>Livio XXIV. 35.9.</ref>. Himilkonen erasoaren beldur zenez, armada formazioan eraman zuen ustezko eraso bati aurre egiteko. Zuhurtasun horretaz baliatuz, sirakusarrak kontrolatu zituen. Izan ere, sirakusarrak kanpaleku lanak prestatzen zituztenean, ustekabean harrapatu zituen. Infanteria babesik harrapatua izan zen, eta zalditeriak zenbait borrokatxoren ostean, Akrillaira alde egin zuenzen Hipokratesen kanpalekura<ref>Livio XXIV. 36,1</ref>. Gudu honi esker, Martzelok [[Epipolas]] kontrolatu zuen (Sirakusako giltza) eta sikuloar askok erromatarrekin jarraitzea erabaki zuten, honela Martzelo Sirakusara itzuli zen. Martzelo Sirakusaren aurreko kanpalekura itzuli eta zenbait egun beranduago, Hipokratesek eta Himilkonek haien kanpalekua Anapo ibaiaren ondoan kokatu zuten<ref>Livio XXIV. 36.2.</ref>.
Erromaterrek [[Enna|Ennan]] egindako sarraskiaren ondoren, Hipokrates eta Himilkon hiria laguntzera joan ziren, baina eta ikusi zzutenez ezin zutela ezer egin, lehenak [[Morgantina|Murgantian]] bilatu zuen babesa, Himilkon, berriz, Agrigenton.
Jasoera hauek Siziliaren barruan gertatzen ziren bitartean, Martzelo ia Sirakusa osoaz jabetu zen (K. a. 212) [[Akradina]] eta [[Ortigia]] izan ezik<ref>Livio XxvXXV. 25.</ref>. Hipokrates eta Himilkon, bestalde, saiatu ziren hiria salbatzen baina erromatarrek kanporatu zituzten. Anapo ibaiaren eskualde [[zingira]]tsuan, hiritik 12 kilometrora, kanpaleku ezarri zutenez<ref>Livio XXIV, 36, 2.</ref>, izurria agertu zen eta horren ondorioz Himilkon eta Hipokrates hil ziren. Epizidesek zertxobait gehiago iraun zuen, baina azkenean Agrigentora erretiratu zen, non K. a. 210 arte egon zen.
 
==Bibliografia==