Rafael Ruiz Balerdi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Informalismoa: +barne lotura
t →‎Informalismoa: +barne loturak
44. lerroa:
Egileak berak bere pinturaren bilakaerari buruz zioenez, errealismoaren ildotik aritu zen San Fernandon, ondoren abstrakzio lirikora jo zuen, 1956-1960 urteetan, kolore-aberastasunera, baina aberastasun horretan koloreen gaineko kontrola galdu zuen azkenean. Hori dela eta, bitarteko aldi bat izan zuen 1956-1960 urteetako koadro abstraktuen eta 1963az gerokoen artean: Ruiz Balerdi bere baitara bildu zen 1960-1962 bitarteko urteetan, ordu arteko esperimentazioek eta arriskuek zeharo lur jota utzi balute bezala. Tarte horretan izadi hilak egin zituen batez ere, oso zurrunak eta hermetikoak (''Bodegón del florero y los vasos'', ''Bodegón de los claveles blancos'').1962tik aurrera, ordea, “bere onera” itzuli zen Ruiz Balerdi, bere pintura berpiztu egin zen.
 
Madrila joan zen bizitzera, haren mezenas izan zen Juan Huarteren babespean. Madrilen zela, 1964-1973 bitartean, obra ugari egin zituen, eta ideia berriak azaldu zituen. Oro har, koadro informalistak ziren, eta pixkanaka-pixkanaka abstrakzioaren eta surrealismoaren arteko bidea hartu zuen. Betidanik izan zituen zenbait ezaugarri are nabarmenago agertu ziren orduko lanetan; esate baterako, eskema espazialaren antolaketa, errepikapena, obrak bukatutzat ez ematea… 1966an, «[[Gaur taldea]]»ren sorreran parte hartu zuen, [[Amable Arias|Arias]], [[Remigio Mendiburu|Mendiburu]], [[Jorge Oteiza|Oteiza]] eta beste zenbait artistarekin batera.
 
=== Euskal Herrira itzultzea ===