Ramon Ortiz de Zarate: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Lotura:El Fuerista
t +biografia infotaula automatikoa +bizialdia
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
[[Fitxategi:Los diputados pintados por sus hechos, Ramón Ortiz de Zárate (cropped).jpg|thumb|Ramon Ortiz de Zarate]]
 
'''Ramon Ortiz de Zarate Martinez de Galarreta''' ([[Arriola (Asparrena)|Arriola]], [[Asparrena]], [[Araba]], [[1817]]ko [[martxoaren 22]]a - [[Gasteiz]], Araba, [[1883]]ko [[abuztuaren 12]]a) idazlea, legegizona, hizlaria eta euskaltzalea izan zen.<ref>{{erreferentzia|entziklopedia= [[Auñamendi Eusko Entziklopedia]]| izenburua= Ramón Ortiz de Zarate Martínez de Galarreta |url=http://www.euskomedia.org/aunamendi/112283 | hizkuntza = es}}</ref> Gasteizen egin zituen zuzenbideko ikasketak. Arabako kontseilari izendatu zuten 1845. urtean, eta Gasteizko udaleko prokuradore sindiko nagusi 1848an. ''Consejos al pueblo vascongado'' argitaratzen hasi zen, Arabako tradizioak jendaurrean ezagutarazteko asmoz. Jarrera ezin hobea aurkitu zuen argitalpen horrek, Ortiz de Zarateren herrikideen aldetik, baina foruen aldeko idatziok kontserbadoreen eta [[Espainiako Gobernua|Madrilgo Gobernu Zentralaren]] haserrea piztu eta argitalpenak erretiratzeko agindua eman zioten. Halere, ez zuen etsi, eta [[Hego Euskal Herriko foruak|Hego Euskal Herriko foruen]] eta interesen alde egin zuen. ''El Boletín del Comercio'' Bilboko aldizkarian hasi zen idazten. 1858. urtean Gorteetako diputatu hautatu zuten, eta 1861ean Arabako diputatu nagusi izendatu zuen Herrialdeko Batzordeak. 1867. urtean ''[[El Fuerista]]'' egunkaria sortu zuen. [[Hirugarren Karlistaldia|Arabako matxinada karlistaren]] ondorioz, 1873. urtearen hasieran Frantziara erbesteratu zen, eta [[Karlos Maria Borboi Austria-Estekoa|Karlos erregegaiaren]] mendeko jarri zen. 1874. urtean Oñatiko Auzitegi Goreneko lehendakari izendatu zuten. Gerraren amaieran (1876), foruak indargabetu zituztenean, haien defentsan hasi zen berriro ere, eta diputatu hautatua izan ondoren, Madrila jo zuen, baina Gorteetan zela, ezagutza galdu zuen eta Gasteiza itzuli behar izan zuen. Handik gutxira hil zen, 66 urte zituela. Lan ugari idatzi zituen, lege eta historia gaien ingurukoak.
 
6 ⟶ 7 lerroa:
{{erreferentzia_zerrenda}}
 
{{DEFAULTSORT:bizialdia|1817ko|1883ko|Ortiz de Zarate, Ramon}}
[[Kategoria:Arabako idazleak]]
[[Kategoria:Arabako politikariak]]
[[Kategoria:Euskal Herriko historialariak]]
[[Kategoria:Asparrendarrak]]
[[Kategoria:1817ko jaiotzak]]
[[Kategoria:1883ko heriotzak]]
[[Kategoria:Arabako ahaldun nagusiak]]
[[Kategoria:Foruzaleak]]