William James: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
4. lerroa:
 
== Biografia ==
William James [[New York]]en jaio zen, [[AEB]]etan, [[1842]]ko [[urtarrilaren 11]]n. Aita Swedenborgeko teologo nabarmen bat izan zen Henry James Sr. izan zuen, garaiko elite literario eta intelektualak ondo ezagutzen zituena. Dizdira intelektual nabarmena zuten familiako kide batek baino gehiagok.
 
William Jamesek alemaniera eta frantsesa hitz egiten zituen eta kosmopolitismoa sustatu zuen. Haurra zenean, familiak bidaia pare bat egin zuen [[Europa]]ra eta horrek bizitzan zehar beste 13 bidaia egiteko bide eman zion.
 
Osasun arazo ugari izan zuen, begietan, bizkarrean, urdailean edo azalean. Depresioak ere hartu ohi zuen eta bere buruaz beste egiteko pentsamenduak ere izaten zituen.
 
[[1864]]an, medikuntza ikasten ari zen [[Harvard]]en, baina [[1865]]ean, eten egin zuen Louis Agassiz naturalistarekin batera [[Amazonas ibaia]]n zehar espedizio bat egiteko xedean. 8 hilabete geroago, bidaia utzi beharrean izan zen, mareoak jasan zituelako eta [[baztanga]]k heldu ziolako.
 
Berriro utzi zituen ikasketak [[1867]]ko apirilean, berriro gaixo. [[Alemania]]rantz bidaiatu zuen sendatzeko asmoz eta hantxe egon zen [[1868]]ko azarora arte. 26 urte zituen eta idazten hasita zegoen, jada.
 
Ez zuen sekula medikuntza praktikatu eta filosofia eta psikologiarantz biratu zuen bere interesak.
 
[[1878]]an, Alice Gibbensekin ezkondu zen.
 
Harvardeko unibertsitatean [[medikuntza]]-ikasketak egin zituen eta hango irakasle izan zen 1885etik aurrera. [[Fisiologia]] eta psikologia landu zituen bereziki, eta psikologia zientzia natural eta positibo bihurtzen saiatu zen. Fisiologia-ikerketak egin zituen gertaera psikikoen eta [[nerbio-sistema|nerbio sistemaren]] arteko lotura azaldu nahiz. [[Carl Lange]]rekin batera eratu zuen [[sentsazio|sentipenen]] teoria periferikoa, sentipenen jatorri fisiologikoa argitzen duena.