The Wicker Man (1973ko filma): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «{{film infotaula automatikoa}} '''''The Wicker Man''''' (euskaraz ''Zumitzezko Gizona'') 1973ko Robin Hardy ingeles zinema zuzendariak zuzendutako beldurrezko z...»
(Ez dago alderik)

01:02, 23 urtarrila 2017ko berrikusketa

Txantiloi:Film infotaula automatikoa The Wicker Man (euskaraz Zumitzezko Gizona) 1973ko Robin Hardy ingeles zinema zuzendariak zuzendutako beldurrezko film bat da. Edward Woodward, Britt Ekland, Diane Cilento, Ingrid Pitt eta Christopher Lee aktoreek antzeztu zuten.

Izenburuak Antzinaroan Europa pagano edo jentilean eta zelta kulturan erabilitzen omen zen Zumitzezko Gizona zelako irudiaren erritualari aipamen egiten dio.

Estreinatu eta berehala kultuzko filma bilakatu zen, nagusiki garai hartan ezohikoa zen paganismoa, zelta mitologia, rock psikodeliko eta zelta musikaren arteko nahasketa aurkezten baitzuen, abesti guztien artean Erdi Aroko Wessex eskualdeko Sumer Is Icumen In abestiak jartzen duen giro iluna nabarmentzen delarik. Christopher Lee aktoreak berak antzeztutako film gogokoena zuela aipatu izana zuen.

1967ko David Pinner britainiar idazlearen Ritual (Errituala) eleberrian oinarritua dago, baina eleberriko kontakizuna Kornuallesko landa eremuko herri isolatu batean girotua dagoen bitartean, filmaren kontakizuna Eskoziako Hebridetako fikziozko Summerisle uharte isolatuan girotua dago.

2006ean izenburu berdineko estatubatuar berregokitzapena izan zuen. Ondoren bi jarraipen izan ditu, The Wicker Tree (2011, "Zumitzezko Zuhaitza") eta gaur egun filmatzeke dagoen The Wrath of the Gods (Jainkoen Haserrea) filmak. Guztiek Europa kristautu aurreko paganismoa eta jentiltasunari buruzko The Wicker Man Trilogia osatzen dute.

Argumentua

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: The Wicker Man (1973ko filma)  

Londresko Scotland Yardeko Howie polizia sarjentuak (Edward Woodward) Eskoziako Hebridetako Summerisle uharte isolatutik igorritako gutun bat jaso berri du, honetan bertako Rowan Morrison (Gerry Cowper) neska gaztearen desagerketa hilketa bat izan litekenaren susmoa aipatzen zaioa. Hortaz, Howie bertaratu eta piskanaka ikerketa aurrera doan heinean, erabateko kristau zorrotz ezkongabea izanik uharteko jendearen ohitura ezohikoekin harritzen hasiko da: jendeak beren arbasoen zelta erlijio eta ohiturak burutzen jarraitzen du, larreetan lasai ederrean eta denen bistara larrua joz, Maiatzaren Leheneko Jaialdian haurrei zakil itxurako maiatzeko zuhaitza erakustsiz, eztarriko minak zapoekin sendatzen dituzte, eta abar. Kultu pagano honen burua Lord Summerisle (Christopher Lee) da. Hori gutxi balitz, jendea Howieren ikerketa ostopatzen saiatuko da, eta Rowanen ama berak (Irene Sunter) inoiz alabarik ez zuela izan ziurtatuko dio.

Aktoreak

Kanpo loturak