Pedro Miralles: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
sarrera esaldia +beste
+bigarren abizena
1. lerroa:
'''Pedro Miralles Claver''' ([[1955]] - [[1993]]) industria-diseinatzaile eta arkitekto espainiarra izan zen. XX. mendearen bukaerako Espainiako diseinatzaile nagusietako bat izan zen.
 
Arkitektura-ikasketak egin zituen, Valentzian hasi eta Madrilen bukatu. Espainiako hiriburuan kultura [[postmodernismo|postmodernoarekin]] lotuta zeuden pertsonak ezagutu zituen: unibertsitatean maisu izan zuen Rafael Moneo arkitektoa, eta ''la [[movida]] madrileña'' deitu zen mugimenduko ordezkari batzuk, [[Pedro Almodóvar]] zinema-zuzendaria, esate baterako. 1983an, [[Jesús del Pozo]] jostunaren lantegian hasi zen lanean, eta urtebete geroago, banakako lehen altzari-erakusketa egin zuen, Valentzian. Industria-diseinatzaile gisa, 1987tik aurrera iritsi zen heldutasunera, Milanen Domus Academy master ospetsua egiteko diru-laguntza jaso zuenean. Harrezkero, lan asko egin zuen, Espainiako, Frantziako eta Italiako enpresentzat. Diseinurik aipagarrienak: ''Hakernar'' aulkia (1987); ''Andrew Sisters ''aulkiak (1988); ''Lyns'' aulkia (1989); ''Liquid'' lanpara (1991); ''Arabesco'' aulkia (1992).