Lehen sektore: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
No edit summary
1. lerroa:
'''Ekonomiako lehen sektorea''' —edo, besterik gabe, '''lehen sektorea'''— [[natura baliabide]]ak zuzenean erabiltzen dituen [[sektore ekonomiko|ekonomia sektorea]] da. Lehen sektorean sartuta daude [[arrantza]], [[nekazaritza]], [[meatzaritza]], [[abeltzaintza]], [[basogintza]] eta abar.
 
'''Zer da lehen sektorea?'''
Lehen sektoreko jardueretan, naturatik zuzenean produktuak eskuratzen ditugu; eraldatu barik.
Hain zuzen ere: nekazaritza, abeltzaintza, arrantza eta baso ustiapena dira.
"Landa" hitza hiria ez denari erreferentzia egiteko erabiltzen da.
 
'''Lehen sektorea gaur egun.'''
Lehen sektorean lan egiten duen munduko biztanleria guztizko biztanleria aktiboaren %39 da. Gehienbat herrialde azpigaratuetan aritzen dira sektore honetan.Gero eta garrantzi txikiagoa du ekonomian. 2008an sektore horren ekoizpena munduko ekoizpen osoaren %4 soilik izan zen.
 
'''Herrialde garatuetan.'''
Biztanleria aktiboaren %6 aritzen da lehen sektorean. Ehuneko txikia izan arren, produktibitate handia izaten du aurrerapen teknikoei eta mekanizazioari esker; BPG-ren % 4 baino gutxiago izanik.
 
'''Garapen bidean dauden herrialdeetan.'''
Biztanleriaren % 50ak lan egiten du sektore honetan; BPG-ren % 10 baino gehiago izanik.
 
'''Herrialde azpigaratuetan.'''
Sektore honetan %80ak lan egiten du. Gehienak Saharaz hegoaldeko Afrikan daude; laborantza teknika tradizionalak erabiltzen direnez, produktibitatea txikia da; BPG-ren % 50 baino gehiago izanik.
 
'''Nekazaritza faktore fisikoak eta giza faktoreak.'''
Nekazaritza lurra lantzea da, giza eta animalia kontsumorako elikagaiak eta industriarako lehengaiak eskuratzeko. Iraganean, faktore fisikoek gaur egun baino eragin handiagoa zuten nekazaritzan, teknologia aurrerapenek zenbait oztopo gainditzeko aukera eman baitute.
 
 
== Ikus, gainera ==