ABBA: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
20. lerroa:
== Ibilbidea ==
 
ABBA Suediar pop musika talde bat izan zen Benny Andersson, Anni-Frid «Frida» Lyngstad, Björn Ulvaeus eta Agnetha Fältskog-ez osatua. Taldearen izena izen bakoitzaren lehenengo letraz dago osatua (Agnetha, Björn, Benny, Anni-Frid). Laukote hau 1972 an sortu zen Estokolmon, baina 1974 ko [[Eurovision Abesti Lehiaketa]]<nowiki/>n ''[[Waterloo (abestia)|Waterloo]]'' kantuarekin izan zuten arrakastari esker hasi zen taldea famatua egiten . Handik aurrera nazioarteko arrakasta lortu zuten melodia gogoraerrazekin, letra simpleekin eta beren berezko soinuarekin, emakumeen ahots harmoniak eta wall of sound-a ( Phil Sektor produktoreak sorturiko musika efektua ) ezaugarri zituztela. Bjorn eta Agnetha taldearen eraketa baino lehen ezkondu ziren; Benny eta Frida, ordea, 1978an ezkondu ziren, laurak, abeslariak ziren bitartean beraien familiez ere arduratzen ziren. Grabazioek eragin izugarria izan zuten musika merkatuan eta beraien diskoetxeko - Universal Music Group - artista arrakastatsuenetako batean bihurtu ziren. 70.hamarkadan album gehien saldu zituen taldea izan zen.
 
ABBA lehenengo pop talde europearra izan zen europatik at ingelesa hitz egiten zen herrialdeetan arrakasta lortu zuena, batez ere Australia, Zeelanda Berria, Hego Afrika, Canada eta neurri gutxiagoan Estatu Batuetan. Hala eta guztiz ere, ospe gehien zuten unean, bi bikoteak banatu egin ziren, eta aldaketa horiek beren musika estiloan islatu ziren, letra sakonagoak eta musika estilo desberdinak sortuz. Taldea gainbeheran hasi zen, salmentak behera zihoazen,eta lau taldekideek bakoitzak bere bidea hartzea erabaki zuten.Horrela,1982ko abenduan taldekideek ABBA talde modura beren azken agerpena egin zuten.
33. lerroa:
 
=== Taldearen eraketa (1971 - 1973) ===
Lycka albuma atera eta geroxeago, Agnethak bere laugarren diskoa atera zuen "När en vacker tanke blir en sång" eta Björn-ekin ezkondu zen 1971ko uztailaren 6ean, Suediako prentsaren ustez <<urteko ezkontza>> izan zena. Agnetha, Björn eta Benny uda horretan hasi ziren elkarrekin aurkezten, hainbat kontzertu eta telebista programetan batera agertuz. Bitartean, Fridak bere estudioko lehen diskoa, "Frida" izenekoa, kaleratu zuen 1971ko martxoan eta kritika onak lortu zituen. Stig Andersonek esan zuen Benny eta Björn arrakastatsuak bihurtuko zirela: <<Noizbait dueto horrek kanta bat idatziko du eta hurrengo arrakasta mundiala bihurtuko da.>> iragarri zuen. Stig-ek Benny eta Björn kanta bat idaztera animatu zituen, 1971ko [[Eurovision Abesti Lehiaketa]]<nowiki/>rako, hau da, Melodifestivalen Suediar hautaketarako. Bi kanta proposatu zituzten «Det kan Ingen Doktor Hjälpa» eta «Välkommen Till Världen», baina ez ziren ez bata ez bestea onartuak izan . Benny eta Björn 1972-ko Melodifestivalenera aurkeztu ziren abesti berri batekin «Säg det med en sång» abeslaria Lena Anderson zutela. Kanta hirugarren postuan geratu zen, eta Suedian izugarrizko arrakasta lortuz, Stig Anderson konbentzituta utzi zuten bide honean zihoaztela.
 
Hala ere, arrakasta internazionalaren lehen seinaleak ezustez iritsi ziren, Björn eta Benny ren abesti sinplea <<She is my kind of girl>> CBS records-ek erakutsi zuenean Japonian 1972an, bi horiei fama emanez Oricon eko listetan. Japonian argitaratu ziren beste bi single, «Merry-Go-Round» eta «Love Has Its Ways» baina arrakasta errepikatu gabe. Hala ere, «She's My Kind of Girl» en arrakastak Tokyoko Yamaha festibalean Suedia errepresentatzeko aukera segurtatu zien. Urte horretan, azaroan, Björn eta Benny -k Japoniara bidaiatu zuten beren bikoteekin, eta beraiez lagunduta,"Santa Rosa" interpretatu zuten baina abestiak ez zuen saririk lortu.