«Arkeobakterio»: berrikuspenen arteko aldeak

Ekologiaren aldetik hainbat arkeobakterio muturreko habitatetan bizi dira; habitat oso latzak dira, gainontzeko bizidunek onartzen ez dituztenak: ur beroaren iturrietan (80º C-ko tenperaturetan), itsaso edo laku oso gazietan (gatzaren kontzentrazioa: %10-ekoa), ingurugiro oso [[anaerobio]]etan (zingira eta paduren hondoetan), gas sulfhidriko ugari duten tokietan (habitat hiper-azidoetan), etab.
 
Arkeobakterio [[extremofilo]]ak hiru taldetan sailka daitezke bizi diren ingurugiroaren arabera: ''[[archaea metanogenoak|metanogenoak]]'' (habitat oso anaerobioetan daude, eta gas [[metano]]a sortzen dute CO<sub>2</sub> erreduzitzerakoan), ''[[Archaea halofiloak|halofiloak]]'' (gatz kontzentrazio altuak dutendituzten ingurugiroetan hazten dira) eta ''[[archaea termoazidofiloak|termoazidofiloak]]'' (tenperatura eta azidotasun handiko habitatetan egoten dira, [[azido sulfuriko]] duten iturri termaletan, adibidez).
 
Arkeobakterioek, bakterioen aldean, ez dute garrantzi klinikoa, [[patogeno]]ak ez direlako (gaur arte ezagutzen direnak, bederen) <ref> Eckburg P, Lepp P, Relman D (2003). "Archaea and their potential role in human disease". Infect Immun 71 (2): 591-6 </ref> <ref> Cavicchioli R, Curmi P, Saunders N, Thomas T (2003). "Pathogenic archaea: do they exist?". Bioessays 25 (11): 1119-28 </ref>. Gehienak [[komentsalismo]] edo [[mutualismo]] egiten bizi dira.
11.008

edits