«Zinismo (filosofia)»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
(+beste erabilpenak)
{{beste erabilpenak|Antzinako Greziako eskola filosofikoari|zinismoa, faltsukeria edo lotsagabekeriatzat harturik,|Zintzogabetasun}}
'''Zinismoa''' edo '''eskola zinikoa''' [[Antzinako Grezia]]n K. a. V. mendean sortutako eskola filosofiko bat da, bertutera heltzeko gizakia berezko naturaren arabera bizi behar dela aldarrikatzen duena. Horretarako, aberastasunak, ospea eta oro har morala ukatu eta bizimodu sinple eta askea aldarrikatzen dute eskolako jarraitzaileek, '''zinikoek''' direlakoek. [[Kosmopolitismo|Kosmopolitak]] ziren gainera, polis edo herri jakin batekiko atxikimendua ukatzen baitzuten. Etika zinikoak garaiko herritarren gutxiespena ekarri eta ''kunikos'' edo txakurrak bezala bizi zirela esaten zen haiei buruz eta ''ziniko'' izena hortik datorkiela ere aipatu da. Lehen zinikoa [[Antistenes]] izan zen, [[Sokrates]]en ikaslea bera, zeinarengandik eragin nabarmena jaso zuen. Ziniko famatuena, gehienen iritziz, [[Diogenes Sinopekoa]] izan zen: haren bizitzak bere pentsamoldea islatzen duten hainbat anekdotaz ilustratzen da, hala nola [[upel]] baten barruan zela edo kriseilu batez ibiltzen zela hara eta hona pertsona zuzen baten bila, inoiz aurkitu gabe. Beste ziniko famatu batzuk [[Krates Tebaskoa]] eta [[Hiparkia]] haren emaztea izan ziren.
 
== Kanpo loturak ==
* [http://gizapedia.hirusta.io/zinikoak/ Zinikoak], Gizapedian.
 
{{filosofia zirriborroa}}
48.195

edits