«Francisco Tomás y Valiente»: berrikuspenen arteko aldeak

+jaiotza eta heriotza datak +beste
t (→‎top: clean up using AWB)
(+jaiotza eta heriotza datak +beste)
{{Biografia_infotaula_automatikoa
|jaiotza data=[[1932]]ko [[abenduaren 8]]a
|heriotza data=[[1996]]ko [[otsailaren 14]]a
}}
[[Fitxategi:Francisco Tomas Valiente.jpg|thumb|alt=|Francisco Tomás y Valienteren izena duen etorbidea, Madrilgo Unibertsitate Autonomoan]]
 
'''Francisco Tomás y Valiente''' ([[Valentzia]], [[1932]]ko [[abenduaren 8]]a - [[Madril]], [[1996]]ko [[otsailaren 14]]a) espainiar legelaria izan zen. Ikasketak amaitu ondoren, Valentzia eta Madrileko [[Zuzenbide]] fakultateetako irakasle laguntzaile izan zen, [[1956]]tik [[1963]]ra. [[1964]]an Zuzenbide Historiako Katedra lortu zuen, La Lagunako Unibertsitatean, [[Tenerife]]n. Hurrengo urtean [[Salamanca]]ra aldatu zen, eta hamasei urtez aritu zen han. Jarduera politiko biziko urteak izan zituen, eta katedra galtzeko zorian izan zen, unibertsitatearen autonomiaren aldeko idazki bat izenpetzeagatik. [[1979]]an Madrila aldatu zen, [[Madrilgo Unibertsitate Autonomoa|Madrilgo Unibertsitate Autonomoko]] katedradun gisa. [[Espainiako Konstituzio Auzitegia|Espainiako Auzitegi Konstituzionala]] sortu zeneko lehen kideetako bat izan zen, eta lehendakari [[1986]]ko martxoaz geroztik. [[1989]]an Auzitegi Konstituzionaleko osoko bilkurak, aho batez, lehendakari hautatu zuen berriro, eta [[1992]]an Miguel Rodríguez Piñeirok hartu zuen haren lekua.
 
Berrogeitik gora lan idatzi zituen aldizkari eta talde-liburuetan. Lanik aipagarrienak: ''El derecho penal en la monarquía absoluta'' ([[1969]], ''Monarkia absolutuaren zuzenbide penala''); ''El marco político de la desamortización en España'' ([[1983]], ''Desmortiazioaren marko politikoa Espainian''); ''Manual de Historia del Derecho español'' ([[1986]], ''Espainiako Zuzenbidearen Historia Eskuliburua'').
{{ lur | data=2011/12/27}}
 
{{bizialdia|1932ko|1996ko|Tomás y Valiente, Francisco}}
[[Kategoria:Valentziarrak]]
[[Kategoria:1932ko jaiotzak]]
[[Kategoria:1996ko hilketak]]
[[Kategoria:ETAk hildakoak]]
[[Kategoria:Espainiako legelariak]]