Jose Luis Zumeta: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialde berria: ''Zumetari'' Zumeta Etxeberria, Jose Luis Pintorea (Usurbil, 1939). Parisen, Rafael Ruiz Balerdirekin bizi izan zen garaian, Europako arte-abangoardia ezagutu zuen. 1960an itzuli e...
 
No edit summary
1. lerroa:
{{wikitu}}
''Zumetari''
Zumeta Etxeberria, Jose Luis
 
Pintorea (Usurbil, 1939). Parisen, Rafael Ruiz Balerdirekin bizi izan zen garaian, Europako arte-abangoardia ezagutu zuen. 1960an itzuli eta Hondarribian jarri zen lanean, Remigio Mendibururekin; garai honetan espresionismoa landu zuen, kolore puruak erabiliz. 1960an lehen talde-erakusketa eta 1961ean lehen bakarkakoa egin zituenetik, erakusketa askotan parte hartu du. Stockholm eta Londresen lan egin zuen 1962-63 bitartean. 1966an "Gaur" taldearen sorreran esku hartu zuen eta bere lanak abstrakziora jo zuen, kolore biziekin batera, ñabardura zehatzak eratuz. 1973-76 bitartean, zeramikazko murala egin zuen Usurbilgo frontoiaren atzealdean, Pasaiko portuan zeramikazko erliebe handiak eta, Donostian Aurrezki Kutxaren egoitza nagusirako murala. 1966-72 bitartean eskultura-pintura eta erliebeak egin zituen, indar eta adierazgarritasun handiko obrak. 1984an "papiroak" egin zituen; eguneroko istorioak kontatuz kartoi tolestuaren gainean eginiko tenperak dira. Geroztik, marrazki-esperimentazioan dihardu eduki sinboliko eta sexuala duten konposizioetan murgilduta. Koadro handitara jo izan du gero, horien artean Gernika (1999).
 
[[Kategoria:Margolariak]]
[[Kategoria:Usurbildarrak]]