Odisea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t hobetze txikiak
31. lerroa:
'''''Odisea''''' ([[antzinako greziera]]z: Ὀδύσσεια, ''Odýsseia'') [[Antzinako Grezia|greziar]] epopeia da, k.a. VIII-IX. mendeen inguruan idatzi zena, garai arkaikoan. Betidanik [[Homero]]k idatzitakotzat hartu izan da, baina badira, ''[[Iliada]]'' eta ''Odisea''-n agertzen diren zenbait pasarte direla eta, idazle berarenak ez direla diotenak ere. 12.110 bertso ditu, hexametrotan onduak, eta 24 kantutan banatuak.
 
''Iliada''rekin batera lehenengo epika greziarra izan zen. Aedoek (Grezian epopeiak kantatzen zituztenak) ahoz- aho transmititu zuten Odisea. Berridatziak izan ziren lehenengo obrak ''Iliada'' eta ''Odisea'' izan ziren.
 
''Odisea'' abenturazko liburua da, Odiseoren (Ulisesen) etxerako bidaia kontatzen duena, hau da,Troiatik Itakara bueltatzean gertaturikoak.
 
== Egitura ==
80. lerroa:
- Lotofagoak: Troian gerra irabazi eta gero Ulisesek Itakara bueltatzeko bidaia hasten du. Ekaitz bortitz bat jasan eta gero itsasontzia galtzen da beste mundu batean eta Lotofagoen irlara heltzen dira. Lotofagoek lotoa jaten dute eta lore hau jaten duen edonork nor den ahazten du. Gizon batzuk trikimailu honetan erortzen dira. Hala ere, hau bakarrik hasiera da.
 
- [[Polifemo]] (Poseidonen semea) , kobazuloaren istorioa: Bidaiaren hurrengo geltokia Polifemoren kobazuloa da. Hau dagoen irlara heltzen direnean gose daude eta Ulises hainbat kiderekin janari bila doa. Gaztaz beteriko kobazulo erraldoi bat aurkitu eta gazta batzuk hartzen dituzte. Polifemo kobazulora heltzen denean kobazuloaren sarrera harri erraldoi batekin estaltzen du, gizonak barruak harrapatuz. Polifemo bera da bakarra harritzar hau mugi dezakeena. Ulisesek ateratzen uzteko eskatzen dio ziklopeari baina berak horren erantzunean bere tripulazioaren partaide batzuk jaten ditu. Hau gauero errepikatzen da eta Ulisesek zerbait egin behar du. Egun batean, Ulises “Inor” deitzen dela esaten dio eta Polifemo mozkortzen du lokartuta geratu arte. Momentu horretan Ulisesek makil bat sartzen dio begian eta hurrengo goizean, Ulises eta bere laguna ardien artilearen azpian ezkutatzen dira. Horrela kobazulotik ateratzen dira eta bere bidea jarraitzen dute. Hala ere, horrekin Poseidon itsasoaren jainkoaren gorrotoa lortzen dute, Polifemo semea baitzuen honek.
 
- Circeren aholkuak: Circeren irlara ailegatu dira, Ulisesek bere gizonak janariaren bila bidaltzen ditu baina ez da bat inor bueltatzen. Bere bila doa. Bilatzen dagoen bitartean Hermesekin egiten du topo. Hermesek landare bat ematen dio eta kontatzen dio Circeren irlan dagoela; Helioren alaba da Circe, azti boteretsua. Circek hurbiltzen zaion guztia animalia bihurtzen du eta landare horrekin hori ekiden dezake. Ulises Circeren gaztelura ailegatu eta han ematen du bere hurrengo urtea. Circek Hadesengana joatea gomendatzen dio, Tiresias igarlea kontsultatzeko.
 
- [[Hades]], Tiresias: Infernura jaisten da Ulises eta bertan Tiresiasek etxera bakarrik  bueltatuko dela esaten dio eta sirenetatik pasa beharko dela ailegatzeko. Circerengana bueltatu eta azkenean irla horretatik alde egitea lortzen du.
 
- Sirenen kantuak: Sirenak txori gorputza eta emakumearen burua daukate.  Sirenen kantuak hain ederrak direnez edozeinek entzunez gero beraiengana hurbiltzea nahi du eta horregatik itsasontziak irlaren kontra talka egiten dute eta norbait bizirauten badu, sirenak arduratzen dira hiltzeaz. Ulisesek badaki hau eta horregatik bere nabigatzailei belarriak estaltzeko esaten die. Berak kantuak entzun nahi ditu eta, beraz, itsasontziko mastan lotzen dute eta hortik sirenen kantuak entzuten ditu. Sirenen irlatik urruntzea lortzen dute.
 
- Helios uhartea: Helios uhartera heltzen direnean hau behiez beteta dagoela konturatzen dira. Gehiengoek hauek hil eta jan nahi dituzte baina Ulisesek behi sakratuak direla esaten die eta ez ukitzeko. Egunak pasatzen dira eta gosea zabaltzen hasten da. Ulises lokartzen denean bere lagunek behi batzuk hil eta jaten dituzte. Honen ondorioz, Zeusek[[Zeus]]<nowiki/>ek zigortzen ditu eta haien itsasontzia hondoratzen du Caribdis munstroak sortzen duen ekaitza batean. Ulises bizirik ateratzen den bakarra da.
 
- Calipso: Ulises Calipsoren irlara heltzen da eta neskak Ulises zaindu eta maitatzen du urte askoz, errealitatetik gizona aldenduz. Jainko-jainkosek etxera bueltatzeko ordua heldu dela uste dute eta Hermes bidaltzen dute irlara Calipsorekin hitz egiteko. Calipsok hilezintasuna eskaintzen dio Ulisesi berarekin geratzearen trukean, baina Ulises Itakara bueltatu nahi du eta bion artean itsaontzi bat eraikitzen dute Ulisesek bidaia hasteko.
 
-Feacioak: Poseidonek Ulises ikusten du txalupa txiki batean eta ekaitz izugarri bat sortzen du. Ino jainkosak salbatzen du eta bere gerriko magikoa uzten dio, gerriko honekin ezingo da inoiz hondoratu. Ulisesek ordu ugari ematen ditu igeri egiten kostara heldu arte, heltzean berriro ere gerrikoa itsasora botatzen du Inok jaso dezan eta lokartu egiten da. Geroago neska batzuk agertzen dira, haien artean Nausiaca printzesa dago, Alcinooren eta feacioen alaba. Feazioak erdi gizaki, erdi jainkoak dira. Ateneak[[Atena]]<nowiki/>k Nausiaca kanpotar batekin ezkonduko dela amets eginarazten dio eta horregatik Ulises esnatzean denek alde egiten dute berak ezik. Ulisesek janaria eta arropa eskatzen dio, Nausiacak baietz esaten dio eta itxaroten du Ulises errekan garbitzen den bitartean. Ateneak Ulises ederragoa bihurtzen du. Beste neska guztiak aho bete hortz geratzen dira eta Nausiaca berarekin ezkonduko dela pentsatzen du. Printzesak esaten dio nola heldu gazteluraino, berarekin ezin delako joan, ez dago ondo erregeen alaba kanpotar batekin egotea. Ulisesek esandakoa egiten du baina bada ez bada ere Ateneak ikusezina egiten du laino batekin estaliz. Gaztelura heltzerakoan Ateneak berriro ere ikusgarria egiten du eta Ulises erreginaren aurrean makurtzen da abegia eskatzen. Adete erregina errukitu egiten da eta bere gazteluan hartzen du. Afarian zehar TroyakoTroiako istorioak kontatzen dituzte eta Ulises negarrez hasten da, erreginak zergatik ari den negar egiten galdetzen dio, Ulises dela esaten du eta etxera eramateko eskatzen die. Feazioek baietz esaten diote baina bidaia hasi baino lehenago Alcinook bere alabarekin ezkontzeko eskatzen dio. Itacara laguntzen diote. Poseidon hain dago haserre ezen itsasontzia harrizkoa bihurtzen duen eta feazioen eta hilkorren arteko sarrera buxatzen duen
 
==Ikus, gainera==
106. lerroa:
●       LITERATURA:
 
○       Ulises → [[James Joyce]]
 
○       El viajero perdido → Cesar Mayorquín
112. lerroa:
○       Adan Buenosayres → Leopido Marechal
 
○       Kutsidazu bidea Ixabel → [[Joxean Sagastizabal|Josean Sagastizabal]] (Odisearen parodia gisa eratua)
 
●       ZINEMA:
 
○       Ulises (1954) → Mario Camerini
 
○       La Odisea (1987) → Burbank Films
 
○       La Odisea (1997) → Seriea
 
●       ANTZERKIA: La Odisea → [[Els Joglars]]
[[Kategoria:Antzinako Greziako literatura]]
[[Kategoria:Greziar mitologia]]