Tragedia greziarra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Tragedia greziarrari buruzko artikulua gehitu dut
 
hobetzen jarraitzen dut
1. lerroa:
[[Antzerkia|Antzerkiaren]] garapenean [[tragedia]] V. mendean ditiranboetatik sortu zen genero literarioa da. [[Atenas|Atenasen]] aurkitu ziren antzerkiaren lehen urratsak. Komedian gertakizun umoretsuak nagusi diren bitartean, tragedian heriotzak, pasioak, ohoreak, gorrotoak eta maitasunak izango dute lekua. [[Aristoteles|Aristotelesek]] ezbeharrek eta [[Dioniso|Dionisok]] (Bakus erromatarrentzat) sortu zuten genero literarioa dela zioen. Izan ere, antzerkia Dioniso jainkoaren omenez egiten ziren jaiekin lotuta dago. Urteko data jakinetan egiten ziren antzerki jarduerak: Lenea-etan (urtarrilaren amaieran Atenasen egiten ziren txapelketa dramatikoak), Landatar Dionisia-etan (abenduaren amaieran Atenasetik kanpo egiten ziren txapelketa tragiko eta komikoak) eta Dionisia handietan (Atenasen martxoaren amaieran egiten ziren txapelketa ikusgarrienak).
 
== Tragediaren helburuak ==
7. lerroa:
 
== Gaiak ==
Antzezpenak, hasieran, ospakizun erlijiosoetan egiten ziren eta Dionisio jainkoaren pasarteak kontatzen ziren. Gizakien bizitzan eragina zuten arazoak eta jainkoekiko harremanak ere hausnartzen ziren bertan. Tragedia garatzen doan heinean, gaiak bestelakoak izaten dira: politika, mitoak, irtenbide gabeko gatazkak, heroien abenturak, arazo sozialak eta fenomeno naturaletakoak izango dira. Pertsonaien emozioak, estutasunak, kezkak eta pasioak topatuko ditugu, batzuetan gizakien portaera azaltzeko erreferentziazko pertsonaiak sortuz.Tragedia greziar guztiak, bat izan ezik, greziar mitologiari ere egiten diote erreferentzia. Originaltasuna gaietan baino obren forman aurki dezakegu.
 
Antzezlan hauek hiru unitate jarraitzen dituzte: lekua, denbora eta ekintza. Eta gehienetan, amaiera, gertaera zorigaitz batekin osatzen da.
 
== Antzerki greziarraren ezaugarriak ==
18 ⟶ 16 lerroa:
●      Prologoa: sarrera modukoa, obra aurkeztuz
 
●      PárodosParodosa: akzioaren eta koruaren hasiera (korua gizonez osatua zegoen)
 
●      Episodioak: elkarrizketen bitartez aktoreak (Estasimoa zen episodioaren azken kanta)
 
●      Exodoa: bukaerako irteera
 
Antzerki eginkizunetan aktoreek maskarak zeramatzaten; horrela pertsona batek pertsonaia bat baino gehiago antzeztu zezakeen. Koturno deituriko oinetakoak eramaten zituzten.
 
Edozeinek zeukan antzezlan hauek ikusteko aukera. Harritzekoa ematen duen arren, garaiko ohiturak ezagututa, emakumeek ez zuten debekatuta ekitaldi hauetan sartzea eta jakin izan da askotan joaten zirela. Ohorezko eserleku bat zegoen harmailetan, ''proedria'', Dionisioren apaizarentzat egina.
 
Sarreraren prezioa bi oboloetakoa zen (Greziako txanponetako bat) eta garai batean estatuak ordaintzen zituen.
 
== Egile garrantzitsuenak ==
 
HAuek dira Greziako tragedia egileen artean nabarmenenak:
Petsona hauek izan ziren denboran zehar bizitako gertaerak hobekien azaldu zituzten egileak.  Emozioak, estutasunak, kezkak eta gizonezkoen pasioak esate baterako.
 
[[Eskilo]] [K.a. 525 - K.a 456]  ''Orestiada''
 
Euripides[[Sofokles]] [K.a. 480496 - K.a. 406]  ''MedeaEdipo Erregea - Antigona''
 
Sofokles[[Euripides]] [K.a. 496480 - K.a. 406]  ''Edipo Erregea - AntigonaMedea''