«Art Blakey»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
t (→‎Erreferentziak: clean up using AWB)
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
[[Fitxategi:Art Blakey 1973.jpg|thumb|Art Blakey, 1973an, Hamburgen.]]
 
'''Art Blakey''' ([[Pittsburg]], [[Pennsylvania]], {{data|1919|10|11}} - [[New York]], {{data|1990|10|16}}) [[estatubatuar]] musikaria izan zen. Arraza beltzekoa eta jatorri xumekoa zenez, bere kabuz ikasi zuen pianoa jotzen. Musikaren munduan gau-klubetan hasi zen piano-jotzaile gisa, [[Depresio Handia|depresio ekonomikoaren]] garaian. 1940ko hamarraldian [[Mary Lou Williams]] eta [[Fletcher Henderson]]ekin harremanak izan zituen, eta [[jazz]]eko bateria-jotzaile arrakastatsua bihurtu zen. Jazz espezialistarik onenekin aritu zen: [[Charlie Parker]], [[Dizzy Gillespie]], [[Dexter Gordon]], [[Sarah Vaughan]], [[Miles Davies]]. 1955ean bere taldea sortu zuen, ''Messengers Boskotea''. Garai hartan [[islamismo]]ra bihurtu, eta '''Abdullah ibn Buhania''' izena hartu zuen. [[Horace Silver]] pianista, [[Kenny Dorham]] tronpetista, [[Hank Mobley]] saxofoi-jotzailea eta [[Doug Watkins]] kontrabaxu-jotzailearekin Europan zehar birak egiten ibili zen, 1956-1961 bitartean. 1970eko hamarraldiaren hasieran, [[heroina]]rekin arazoak zituela-eta, taldea desegin, eta Blakey ''Giants of Jazz'' seikotean sartu zen. Baina 1980an ''The Messengers'' berrosatu, eta bira gehiago egin zituzten, bere osasun arazoak zirela-eta gero eta urriagoak izan ziren arren. Bateriaren alorrean berritzailetzat hartua da, eta ondorengo belaunaldientzako maisutzat.
 
{{ lur | data=2011/12/27}}
 
{{biografia zirriborroa|Pennsylvania}}
{{bizialdia|1919ko|1990eko|Blakey, Art}}
 
168.106

edits