Tragedia greziarra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Tragedia greziarrari buruzko artikulua gehitu dut
(Ez dago alderik)

16:02, 15 urtarrila 2017ko berrikusketa

Antzerkiaren garapenean tragedia V. mendean ditiranboetatik sortu zen genero literarioa da. Atenasen aurkitu ziren antzerkiaren lehen urratsak. Komedian gertakizun umoretsuak nagusi diren bitartean, tragedian heriotzak, pasioak, ohoreak, gorrotoak eta maitasunak izango dute lekua. Aristotelesek ezbeharrek eta Dionisok (Bakus erromatarrentzat) sortu zuten genero literarioa dela zioen. Izan ere, antzerkia Dioniso jainkoaren omenez egiten ziren jaiekin lotuta dago. Urteko data jakinetan egiten ziren antzerki jarduerak: Lenea-etan (urtarrilaren amaieran Atenasen egiten ziren txapelketa dramatikoak), Landatar Dionisia-etan (abenduaren amaieran Atenasetik kanpo egiten ziren txapelketa tragiko eta komikoak) eta Dionisia handietan (Atenasen martxoaren amaieran egiten ziren txapelketa ikusgarrienak).

Tragediaren helburuak

Ditiranboa koro batengatik abestutako osaketa poetiko satiroa da. Dionisoren ohorez egiten ziren errituek osatzen zuten lirika hau. Ditiranboen inguruan egile aipagarrienak Simónides, Píndaro y Baquílides dira. Honen garapentzat hartzen dira antzerki jarduerak.

Hasiera batean haien helburua ikusleei lekzio moral bat ematea zen, jainkoak errespetatzea eta giza mentalitatean pentsaraztea. Baina antzerkia genero bezala hartu zenetik inguru erlijiosoko gaiak alde batera utzi ziren eta helburu literarioa garatzen da, hau da, jendea entretenitzea, espresioa sortzea, zerbait gogoangarri adieraztea, egunerokoa alde batera utzita.

Gaiak

Antzezpenak, hasieran, ospakizun erlijiosoetan egiten ziren eta Dionisio jainkoaren pasarteak kontatzen ziren. Gizakien bizitzan eragina zuten arazoak eta jainkoekiko harremanak ere hausnartzen ziren bertan. Tragedia garatzen doan heinean, gaiak bestelakoak izaten dira: politika, mitoak, irtenbide gabeko gatazkak, heroien abenturak, arazo sozialak eta fenomeno naturaletakoak izango dira. Tragedia greziar guztiak, bat izan ezik, greziar mitologiari ere egiten diote erreferentzia. Originaltasuna gaietan baino obren forman aurki dezakegu.

Antzezlan hauek hiru unitate jarraitzen dituzte: lekua, denbora eta ekintza. Eta gehienetan, amaiera, gertaera zorigaitz batekin osatzen da.

Antzerki greziarraren ezaugarriak

Antzezlan hauek hiru unitate klasikoak jarraitzen dituzte: lekua, denbora eta ekintza. Eta gehienetan, amaiera, gertaera zorigaitz batekin osatzen da.

Lau atal nagusik osatzen dute genero hau:

●      Prologoa: sarrera modukoa, obra aurkeztuz

●      Párodos: akzioaren eta koruaren hasiera (korua gizonez osatua zegoen)

●      Episodioak: elkarrizketen bitartez aktoreak (Estasimoa zen episodioaren azken kanta)

●      Exodoa: bukaerako irteera

Egile garrantzitsuenak

Petsona hauek izan ziren denboran zehar bizitako gertaerak hobekien azaldu zituzten egileak.  Emozioak, estutasunak, kezkak eta gizonezkoen pasioak esate baterako.

Eskilo [K.a. 525 - K.a 456]  Orestiada

Euripides [K.a. 480 - K.a. 406]  Medea

Sofokles [K.a. 496 - K.a 406]  Edipo Erregea - Antigona